Nork du arazoa?

¿Quién tiene el problema? - Nork du arazoa?Batzutan txarrenean ipintzen gara. Lehengunean horrela erakutsi zigun ama batek, 116111era deitzean. Bere 18 urteko alabarekin erabat kezkati azaldu zitzaigun, esanez uzkurra, heldutasun gabea edo baliabide murritzez josia zegoela. Ez zuen lanerako eta bizitzarako prestatua ikusten…

Atzerapen bat edo besteren susmoa zuen ama honek. Horregatik psikiatrak eta medikoak bisitatu zituen diagnostiko baten bila. Baina inork ez zion bere susmoak baieztatu.

Frustrazioak jota gurera deitu zuen bere aurreikusiak behin eta berriro sinestarazi nahian.
Arduraz aditu ondoren, esan genion ea posible zen bere alaba nerabearekin berba batzut egitea. Ordu gutxitara deitu zigun neskak.

Elkarrizketa luzatzen joan zen einean, ohartu ginen neska hurak bazituela bai nolabaiteko giza-baliabide urriak. Esan ere esan zigun, amaren bertsioa sinesten hasia baizegoela.

Bere kabuz inorekin hizketan hasteko gai ez da ikusten, eta bere amarekin joaten omen da toki guztietara. Honek, berriz, gutxietsi egiten ohi ditu alabaren ezaugarri pertsonalak, haserrea adieraziz, besteak beste, lagunak egiteko gaitasunik ez duelako, etabar luze bat.

Berarekin luzaroan mintzatuz gero, ezin genuen kendu burutik neska honen arazoen balizko erro nagusia, hots: amarekin zuen harremana. Ez genión ikusten arazo psikiatrikorik, baina bai familia arazo nabarmena.

Nola planteatu gure konklusioek aurreikusi aldagaitzez temati agertzen zitzaigun ama bati? Esan genion, familia eskuhartze psikologiko bat behar zutela, eta ez alabari zuzenduriko bakarkakoa, gaztearen izaera ahularen aztarnak familia giroan sortuak eta mantenduak baizirelako, gure ustetan.

Aztertu baharra dugu gurasook zer nolako giza-ereduak ditugun, eta zer nolako aurreiritziz begiratzen diegun gure seme-alabei, bide hortatik hasten baita beraien geroa.