Sarritan kexu agertzen gara gure seme-alaben portaera zakarragatik. Agian galdetu beharko genioke gure buruari nolako adibidea ematen diegun gure egunerokoan; hau da: zer nolako heziketa emozionala xurgatzen duten etxeetan.
Gure balaunaldikook, gehienok behintzat, ez dugu jaso inolako formakuntza berezirik giza-baliabideetan edo hazkunde pertsonalean, besteak beste.
Esan dezakegu, arlo honetako ikasgaiak inguruarekiko izan dugun behaketaren eskutik etorri direla. Hala eta guztiz ere, zenbat bider pentsatu izan ote dugu ez diegula ongi irakatsi guk gure esperiantziaren bidez ikasitakoa
Adibide bat ipintzearren, hor ditugu kirol egitasmoen inguruan ohiko diren intolentzia gertaerak. Norberaren askatasuna bestearen askatasunaren muga berean inguratu behar dela badakigu, eta etxean sarri mintza gaitezke ideia horren esanahiaren inguruan. Baina zenbat aldiz galdu izan ditugu paperak aurkako taldekideen aurrean mokoka? A zelako aldea bai, esatetik egitera…
Lehengunean aho zabalik utzi zidan gazte talde batet. Futbol partida bat ikusten zeuden, eta beraien artean lehían zenbiltzan talde bietako zaletu eta jarraitzaile sutsuak batu ziren. Giro goxoa eta beroa uztartzeko gai zirela argi adierazi zuten, partidak iraun zuen denbora guztian. Askenean, batzuk pozik eta ez hainbeste besteak,baina bai erakutsi ere gizon eta emakume legez portatzerik badagoela.