Autoz nentorren lanerako bidean irradian 12-urtetako neskato baten haurdunaldiaren berri eman dutenean. Dirudienez hamaika urte zituela, bere amaren bikotekideak bortxatua egin zuen.
Sei hilabete pasatu dira eta ume honen egoeraz inor ez da jabetu. Bere aita kartzelan zelarik, gure gaztetxo honen sabel borobilari ez dio antzeman bere amak. Nabaria zena, ez da inoren bistara ageri. Aldiberean, lizunkeri ustelez eta indarra erabiliz bortxatua izan da gizaki legez nekez izendatu daitekeen indibiduo batengatik.
Autoritateek kasua ezagutu bezain pronto Patria Potestatea kendu egin diote amari eta baita berengan Tutela hartu ere, lehenbiziko babes neurri bezala.
Kontutan harturik gertatutakoaren larritasuna, ematen du neurri hauek behin betikoak izando direla, eta neskatoa eta bere umetxoa beste familia batetan egokituko dutela; agian, harrera familia batetan.
Ez dirudi neska honen bizitza erraza izan denik, eta ez dut uste epe batetan samurtuko zaionik. Nahiko nuke, autoritatateen esku dauden neurrian, hauek emango balioke familia ordezko bat eta hauekin etorkizun oparoagoa. Neska honek aukera merezí du ikas dezan zer den benetako maitasuna, eta baita ulertzeko maitakorra dela eta pozik bizetzeko eskubide osoa duela ere.