Biolentziaz ari garenean…

Gaur goizean ezohiko dei bat izan dugu zerbitzuan. Euskadi Irratikoek deitu digute elkarrizketa batetarako. Hamabost minutu eskaseko elkarrizketa egin digute, egunotan Deustuko Unibertsitateko ikerlari talde batek, gurasoek jasatzen dituzte tratu txarrei buruz atera duten txostenaren harira.

116111-Zeuk Esan zerbitzua gai zehatz horren inguruan espezializatuta ez dagoen arren, gustura mintzatuko ginela esan diegu, zeren interesgarria oso da familia eta gazteria uztartzen dituen gaien harira iritzia izan eta debatea mamitzea, entzuleen edota irakurleen onerako.

Zertaz ari gara biolentziaz mintzatzen garenean?

Ikuspegi zabal batetik, esan dezakegu komunikatzeko modu bat dela. Ezegokia, bai, baina baita zerbait aditzera emateko ahalegina ere; hitzaren faltan. Ideia honen eskutik, elkar-ulertze aldera hitzaren porrota adierazten duela esaterik badago.

Baina zer kominikatzen dugu orduan?
Ez da erraza ideia bera defenditzea. Biolentziaten erabilera portaera bat da. Jakin badakigu gizakion joera ume-umetatik gauzatzen dela, eta baita ibilbide horretan ama eta aita direla moldeatze horren eragile nagusiak. Ondoren, ez da batere aldrebesa portaera biolentoa eta etxean ikasitakoaren artean lotura dagoela plazaratzea. Biolentzia ikasi egiten da, solidaritatea ikasten den bezala.

Baina, orduan zergatik etxe berean batzuk biolentziarako joera izan dezakete eta alderantziz beste batzuk ez?
Bai; galdera horrek zalantzak pizten du esandakoarekiko. Baina familia bera pertsonok bezalaxe geldiezinesko aldaketan dago. Edozein familiak gorabeherak izaten ditu bere ibilbidean: aitaren edo amaren langabezia, heriotzak, banaketak, etabar. Estresoreak deitzen diegu gertaera horiei; eta beraien zama bizi arren aurrera egin beharra egoten da. Sarritan era honetako gertaera bortitzak, kolokan jartzen ditu etxeko nagusien errekurtsoak. Impotentziaz jota, amorru bizia dutelarik, hezitzerako jarrera bera ere aldatu egiten da eta sekula inoiz pentsatuko ez luketen portaerak abian jar ditzakete gurasoek.

Gazte biolento bat, jaio edo gauzatu egiten da?
Badaude kontu horiek hausnartzen dituzten ikerlariek. Horietariko asko burmuinaren aldaketa eta egokitze iraunkorrean defendatzaile sutsuak dira. Hau da: gizakiaren adimena belaki xurgatzaile baten bezalakoa da, eta bereganatzen dituen informazioa eta bizipenak onuragarriak badira, bere garapena bide onetik joango da.

Baina, guraso batek hoberena nahi izango du beti bere seme-alabarentzako, ezta?

Beti ez. Ezin ahaztu adingabeek jasatzen dituzten tratu txarrak. Egoera normalean ama zein aita batek hoberena eskeiniko die bere umeei, baina kasu batzuetan hori horrela ez da ematen.

Esan dezakegu umetan tratu txarrak pairatutakoa nagusitan tratu txarren eragile izango dela?
Ez dago zertan. Badaude umetan tratu txarrak jasanarren nagusitan uko egin diotenak bizimodu horri . Bestalde, egia da bai gurasoenganako jarrera ezegokiak gehiago ematen direla tratu txarrak ematen diren etxeetan.

Zer motatako familietan du eragin gehieago mota honetako jasarpenek?
Ikerketen arabera, tratu txarren agerpena gehiago ematen den horietan. Umeek kopiatu egin ditzakete portaera bezala belarrondokoa, bultzada, etabar, zeren beraien buruan legitimatu egin daitekelako joera bera gurasoek normaltzat erabiltzen dituzten einean.

Aldiz, baita umeek axolagabekeriaz heziak diren etxeetan  ere. Kasu horietan adingabearen beharrizanak modu desegokian dira artatuak eta bere babesa eta garapena kinka larrian jartzen dira. Bere kabuz egiten du bizia umeak, gurasoen begirada eta gainbegiraketa urripean. Ondoren, frustrazioa, tristura eta amorrua areagotu daitezke bere baitan.

Azkenik, ematen da baita umeari dena baino gehiago ematen zaion etxe horietan ere. Umea muga gabe hasten da, esfortzuaren baliao zer den ez dakielarik eta frustrazioaren aurrean baliabide gabe geldituz. Egoera horiek “emperadoaren sindromea”sor ditzakete.