Familia sare bat da non afektua ahuntzen dena, etxekoen arteko lotura sortzen doan einean. Lokarri hori gauzatzen joan ohi da eguneroko uneen eskutik, bere gorabeherekin
Noiz behinka entzutea tokatzen zaigu honako hau:
-“Zelako zortea izan duten guraso hoiek bere alabarekin…”
Edo baita erabat kontrakoa ere; hau da:
-“Bai zorte txarra dutena guraso maitagarri horiek irten zaien seme alferrarekin…”
Jakin badakigu, gazte baten heziketa ez dagoela murriztuta etxeko girora eta bertako eraginera, baitaude beste mota batetako indarrak, haien artean, genétika bera, lagunartea edota beste nagusi batzuek beraiengan izan ditzaketen eragina, besteak beste.
Influentzia hauek izan daitezke nahi onerako nahi txarrerako, baina hala edo hola izan esan dezakegu beraien indarra ez dela familiak berak duen parekoa.
Gurasoengandik gureganatzen dugun esperientzia efektiboa, ondorengo bizipen guztien ardatz bihurtzen da. Etxean bizi dugun giro emozionala oinarri gorpuztuko zaigu gure baitan, lehena eta sustraikorrena delako aldi berean. Fenomeno hau onerako zein txarrerako izan daiteke, izan ere, afektu pozgarriek onurak dakartzaten bezala, giro gaiztoek ezbeharrak ekar ditzakete eta.
Kontuan hartu beharrako aspektu bat gure seme-alaben heziketaren harira, gurasoen harteko harrena bera da, ezbairik gabe. Oker ibil gaitezke ustean hezitzea seme-alabenganako eskuhartze zuzena dela bakarrik, zeren hezitzen ari gara baita gurasook gure artean liskarrean, hzketatzen edo muturtuta ari garenean ere.
Haiek beti dira bere hurbilean gertatzen denaren lekuko, eta nahiz eta sarritan uste dugun ez direla konturatzen (batez ere gaztetxoagoak direnean), denetaz ohartzen dira. Eta horrela izanik, pentsa dezakegu gurasoek ditugun elkarrenganako moduek eragin potoloa dutela beraien izaeraren formakuntzan.