Udako oporrak amaierara hurbiltzen ari eta eskola garaia irekitzear dagoen une honetan, egoki iruditzen zaigu ikasketen harira motibazioari buruz zerbait esatea.
Nahiz eta pentsatu esfortzuaren eta ekintasunaren ondorioa dela, motibazioa emozioarekin eta kuriositatearekin lotuta dago nagusiki. Maitemintzearekin gertatzen den antzeko zerbait gertatzen zaio. Badakigu ez garela txoratzen norbaitekin gura dugulako, gertatzen zaigulako baizik. Ikusmira, sentiberatasuna eta desíoa irekitzen zaizkigu bapatean gure nahiaren partehartze handiegirik gabe. Nola bestela, ezta?
Paralelismo bat eginez, nola senti gaitezke erakartuta kusiositatea, sentsua eta kreatibitatea ukitzen ez gaituen eduki batez? Ildo berean esan dezakegu ikasterako motibazioa edo grina, ikasten ari garen edukia bizirik dagoenean sortuko zaigula eta horren eraginez, parehartzaile aktibo bezala sentiarazten gaituen neurrian. Hori lor dadin iraskaleak berak trasmititu behar du pasio puntu bat azaltzen ari den gaiaren inguruan.
Buruz ikastea ondo egon daiteke helburua gehiago jakitea bada. Formakuntzarako baliotzen badu eta ez informatzeko bakarrik, eta are hobeto jakiteko grinaz egiten bada. Bestela asterketak gaintzeko bakarrik balioko du, eta beharrezkoa iruditzen zaigu erdimuga bat bilatzea asterketak gainditzeko betebeharraren eta benetako formazioaren artean.
Iruditzen zait jakiteko desioaren benetako trasmititzaileak izan behar direla irakasleak, eta horretarako urrundu beharra dago istrumentalki irakasteko nagiandik. Honekin ez dugu nahi debaldeko kritikarik egin, ez eta irakaslearenganako eraso korporatibo bat, eta are gutxiago familiaren garantzia sahietsi edo gazteen jarrera batzuk isildu. Ez; badakigu dena dagoela lotuta, baina oraingoan irakaslearen paperaz ari gara ardatz garrantzitsu bezala, eta ez arrazoi barrak legez.
Nork ez du buruan harako irakasle hura, guregan izan zuen eraginagatik? Zer eman zigun hurak hain ondo eta gogotsu sentiarazi baigintuen? Hori da kontua.