16111 Zeuk Esan zerbitzuan era askotako deiak sartzen zauzkigu. Inoiz gurasoen jarrera zurrunaz aritzen dira:”…nire aitak ez dit uzten ezer egiten…gogaikarriak dira nire gurasoek!!…”
Horrelako iruzkinak ohikoak dira nerabeen artean. !3 edo 14 urterekin nork ez da eztabaidatu bere aita-amarekin modu zorrotzean? Edade horretako kontuak dira; nerabea aldaketa garaian baitago.
Behin eta berriz aipatzen diegu saiatu egin behar direla hitz egitera aita edota amarekin. Ostean barrezka hasten zaizkigu maiz, ez baitute ikusten berezko horrelako ahaleginetan aritzea.
Komunikazioa landu beharra dago ume-umetatik familia barruan. Agian eguneko gorabeherak partekatuko bagenitu gure seme-alabekin hauek txikiak direnetik, zailtasun gutxiago izango genituzke hauek koskortuz gero bizipenez lepo sentitzen direnetan.
Gainera jarduera hau aberasgarria litzateke bai seme-alaba zein gurasoetzako, nagusiok ere badugu zer ikasi gazteengandik!!