A zelako izenburua eman ziotena joan den astean telebistan ikusi nuen programa bati; hots: “Obsolescencia programada
Lehenengo begiradan kargutu nintzen zertaz zihoan eta nahiz eta hitz bitxi hori nahiko ulergaitza izan, ez ordea beren esanahia. Askoz argiago eta ezagunagoa den fenómeno bati buruz doa kontua, beraz.
Gure eguneroko tresneriaren bizi-iraupena laburrari buruzko hausnarketa dago uztarturik “obsolescencia” hitz potolo honen zeresanean. Gauzak ez omen dira luzarorora begira iraun ditzaten egiten;, garai bateko garbigailu, telebista edota auto txiki haien antzera, adibidez. Ez , ezta gutxiago ere: programatuta omen dago trenta zein aparato askoren bizia azkarra.
116111 Zeuk Esan zerbiztutik ariketa erraz zein dibertigarri bat proposatzen dizuegu.
Batetik ikus ezazue aipatutako dokumentala; ordu betekoa da eta oso egoki egina. Bestalde, sar zaaitezte “Tresnen historia”-n, familia kide guztiok. Bideo bat da, ondo egina baita ere. Ikusi ostean, elkarrizketarako griña aukeran sartuko zaizue. Horrela bada, utzi askatasun osoz zuen seme-alabei iritzia ematen. Eta anima zaitezte zuek ere zuena ematen!!!
Komunikazio ariketa aberats bat izan daiteke familia giroa berotzeko. Saihestu tira.birak eta kargutu zaietezte, helburua iritziak partekatzea dela. Ez da gutxi!!
Zer deritzozue? Ondo pasatu eta esango diguzue!!