pajarillo de la guarda – ametsetako txoria
Nikon aitarentzako, maiatsunez.
Belaunikatu eta aurpegia finkatu nuen lurrean galdezka, ez dakit zenbat denboran, zergatik negarraren jarioak ez zidan uzten ez ikusten ez eta entzuten. Zergatik, zergatik, zergatik…joan da, galdezka etengabe.
Egunak pasatu ziren eta haietariko egunsenti hartan, ez dakit zazpigarrena edo hamargarrena izan zen, txoritxo bat pausatu zitzaidan sorbalda magalean eta honela esan zidan:
————————————
“Ez dakigun moduan, gauero ilargiak bere aurpegia zergatik aldatzen duen, ez eta zergatik tximistargia izugarrizko abiaduran irteten den ekaitzaren sabeletik leku zehatz batetara, edo lore batzuk negualdi osoa irauten duten, besteek lehengo elurren atarian zimeltzen direlarik, ez dakigu ezta ere maite ditugunak zergatik joaten diren batzuetan, ez dauden besteetan edo gurekin ahaztu egiten diren inoiz.
Ulertu nahi dugu dena, kontrolatu, lotuta eduki hemen, gurekin eta betirako. Eta hau ez denean gertatzen azalpen bila saiatzen gara: “Ametsetako txoria” irakurtzen jarraitu