Semea: Aitta zurekin nahi nuke berba egin.
Aita: Zer gertatzen zaizu seme? Txarto al zaude?
S: Ez, ez nago gaizki. Gertatzen dena …zera…nire lagunekin…ez dakit. Nahastuta nago!!! Batzuetan goibel eta besteetan ernegaturik, eta ez dut nahi honela egon.
A: Beno ba diozunaren arabera berba egitea litzateke hoberena, ez duzu uste?
S: Bai, nahiko nuke , baina orain berandu da eta nahiago nuke bihar egingo bagenu.
A: Ederto, nire partetik ondo baino hobeto. Zelan arratsaldeko 8etan.
S: Ados, berton egongo naiz.
Eleizako ezkilak hamar aldiz entzun ziren. Aspaldi sartua zegoen gaua eta ohera sartzeko ordua iritsi zitzaien aita-semeari. Biharamuna ona izando zen!!!
Heldu zen goiza eta baita eguzkitsu ageri ere. Egun ona beraz azkenengo dzangadez gozatzeko itsasoko uretan. Aitak eta semeak egunean zehar hainbatetan ikusi zuten elkar, baina ez zuten gaiari buruzko aipamen txikirik ere egin, beraien begirada esanguratsuek nahiko konplizitate konpartitzen zuten arren.
Familia giroan bazkaldu ondoren, aitak kalerako bidea hartu zuen eguerdi ostean gustatzen baizitzaion portuko isiltasun lasaigarriaz gozatzea. Bere semearen kontu hura zebilkion bueltaka buruan une oro. Maitasun konturen bat izango ote zen, edo lagunarteko korapiloren mingarriren bat…?
Horretan zebilela, erlojua arin ibili zitzaion, konturatu zenerako zortziak laurden gutxiago baitziren. Etxera salto batean ailegatu zen…(jarraituko du)