Autoritateek ez dute umerik kentzen

Arreta eta babes faltarekin hazten ari diren gaztetxoen istorioak kontatzen dizkigute noizbehinka 116111 gure Telefono zenbakian.

Kontatzen doazen neuurian, garbi islatzen  zaizkie larritasuna eta estualdia, eta horrekin batera beraienganako hurbiltasuna sentiarazten digute.

“Zerbait” egin beharra dagoela errepikatzen digute urduri, eta hari beretik sendo aztertu beharra izaten dugu salatutako gertakaria, ahalik eta zuzenen abiatzeko gaztearen hobebeharrean.

Guzti honen alderdi zehatz bat azpimarratzera gatoz post honetan. Balizko tratu txarren gertakari bat guregana orduko, sarritan informatzaileak ideia oker baten zama gainditu beharra izaten du; host: “adingabeko baten arreta faltaren berri ematen badut eta ondoren ume hori etxetik kanpo ateratzen badute autoritateek, ni neu izango naiz guzti horren konplizea”

Autoritatea nozioa itogarria egiten zaigu, ezta? Baina, egia egi, GAUR EGUN AUTORITATEAK EZ DUELA UMERIK KENTZEN esan beharra dago.

Egon badago Guraso Agintea-ren ezeztapen edo atzera-egitea, baina kasu larrietan baino ez da martxan jartzen, eta ez da behin-betikoa gainera. Kasu larrietan ere, administrazioaren zeregina gurasoen baliabideak gehitzea izan ohi da, umeen egokiazko zaintza gauzatzeko gai izan daitezen, ahalik eta azkarren.

GOGORATU: Familia bateratzea izango da beti helburua

Baina Adingabeen Babes Zerbitzuen esku ipintzen diren kasu gehienak ez daude egoera larrian, nahiz eta beraien bizimodua hobetu beharra daukaten. Zenbat eta arinago ipintzen ditugun Gizarte Zerbitzuen ezagutzan honelako kasuak, are eta azkarrago bilatuko zaizkie irtenbide on bat.

GOGORATU: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek ordezkatzen dute familiaren betebeharra, adingabeko seme-alabei dagokionez, behar bezalako heziketa edo babesa haiei ukatzen dizkienean . Ez dute umerik kentzen, laguntza eman besterik.