Koherentzia seme-alaben heziketan

“Ez da justua…aitak beti uzten dit telebista ikusten eta zuk berriz inoiz ere ez…”

Gure umeek gurasoen heziketa jardueretan kontraesanak nabaritzen dituztenean, goian kakotxatutakoa ohiko matraka bihur daiteke.

Agian ez da hain zaila, edo ez litzateke izan behar. Ez dakit. Dakidana zera da: umeen heziketari dagokionez lan bateratu bat egitea ezinbestekoa dela. Pertsona bezala gure ikuspuntu propioak izan ditzakegu, baina umeak tarteko direnean, gurasook ezin gara galdu indibidualismoetan, gure bikotekideak egina edo esandakoa zapaltzen edo gaur zin egindakoa bihar ukatzen.

Umeak ikusten  badu aita eta ama errespetuaz tratatzen direla eta batak esandakoari besteak ez diola gutxikeriaz erantzuten; ume hori barne ziurtasun ukitu batekin hezi eta haziko dugu.

Gure seme-alabek jakin badakite gure ahulezien berri, eta horregatik erraz egiten zaie antzematea nori zer eskatu behar dieten.

Hartu ezazue adibide gisa ondorengo ohiko eszenak:

  • Egoera 1: Gurasoen artean, bata bestea baino bigunagoa agertzen da umearen eskabideen aurrean.
  • Egoera 2: Zure semeak irteera-baimena eskatu dizu eta zuk ezetzaz erantzun diozu. Berriz, zure bikoteak baimena eman dio ondoren.
  • Egoera-3: Aita eta amaren artean irispide kontrajarriak nabarmentzen dira heziketa jardueretan.
  • Egoera-4: Mutilak zein neskak, guraso bat baino ez du errespetatzen.

Guraso bezala jarduera bateratu bat ez badaukagu, luzarora batek indarra galduko du umearen begi-aurrean. Iritziak desberdinak badira ere, ez dezagun desberdintasun hori gatazka bihurtu, ez eta “irabasleen eta galtzaileen”arteko tirabira ustel bat sustatu.

Azkenengo aholku txiki bat: bazkalosteko lo kuluxka unean, ez iezaiozu eman goizean ukatuko zenion baimenik!

Bai senar-emazte bezala, baina ez guraso legez


Zerbitzu hau sortu  denetik eta senar-emazteen harteko banaketak direla medio, hainbat dei izan ditugu. Hauek beraien umeei buruzko kezkaz beteriko kontsultak egin ohi dizkigute, gaizki errotutako banaketek izaten badituzte ondorio  latzak umeengan.

Inoiz amek kexuka adierazi digute nola beraien senar-ohiek ez duten betetzen tentuz seme-alabekin egoteko txandak. Besteetan berriz, aitak izan dira astoraturik aipatu digutenak nola emazte-ohiek ez dieten uzten seme-alabak ikusi ere egiten. Honelako adibide asko aipatzeko moduan gaude eta denak umeen kalte iturri isla.

Banaketa bat ez da sekula inoren gustuko eta are gutxiago umeren bat bada tarteko. Luzaro irauten duen tragu latza pasatu beharra egoten da, zeren ordurarteko bizmodua bapatean aldrebesten zaigu, etorkizun iluna marrazten delarik gure begi aurrean. Dena den, denboraren joan-etorriak askotan hobekuntzaren alde egiten du, bitartean behar bezala ematen badira gutxieneko urrats batzuk.

Esaterik badugu hari horri tiratuz, gurasook banaketa bat burutzea ebazten dugunean ahalik eta gutxien nahastu behar ditugula gure seme-alabek erabaki horretan. Gure burmuinean guztiz zuztartu behar dugu banaketa bera bikotekidearekiko hartzen den erabakia dela eta horrek ez duela suposatzen umeengantik ere banatu bahar ganenik.

Hau ez da kontu samurra praktikara eroan behar denean, eta sarri nagusion arteko tirabiretan erabat korapilatzen ditugu familiako txikieanak gure gatazka pertsonalerako aliatuak aurki nahian.

Ongi etorriak izan Zeuk Esan- Helduak-Blogera!!

Zer da Zeuk Esan helduen Bloga.

Zeuk Esan zerbitzuak baditu zuoi laguntza eskeintzeko hainbat bide. Zerbitzuaren zutabe nagusia 116111 telefono zenbakia dugu, baina baditugu, besteak beste, Postontziaren aukerako erabilpena eta baita sare sozialen bidezko hedatze iraunkorra ere.

Hori guztia horrela delarik, ezinbestekoa egin zaigu Blog baten sorrera. Uste dugu idatzizko testuek abestasuna ekar diezagukeela helduon arteko elkar-ulertzeari.

Jakin badakigu, zerbitzu honen helburu nagusia adingabeei laguntza egoki bat ematea dela, baina eraberean ezin gara ahaztu gazte horien babes-lekua gurasoen aldamenean dagoela.

Horregatik Zeuk Esan nagusioi ere irekia dago, eta ahalengintzen ari gara zuokin ahalik eta hartu-eman  egokiena edukitzen. Justu horregatik egin dugu zuentzako Blog egokitu bat; bertan izan dezazue zuen irakurtze eta hausnarkerako leku bat, non aportazioak eta iritziak emateko  aukera izando duzuen.

Ongi etorriak izan bada Zeuk Esan Blog tentagarri hontara!!!