#egONLINE

Gaur egun Internet gurean erabat integratuta dagoela esatea Pernandoren egia da, ez da hala? Sarea, edukietarako sarbidea, ezagutzaren zabalkundea, online harremanak eta w hirukoitzaren unibertsoak eskaintzen dizkigun hainbat eta hainbat zerbitzu gure eguneroko bizitzaren parte dira, maila guztietan.

 

Izan ere, integrazio hori maila guztietan gertatzen da (lanean, aisialdian, ingurune akademikoan…), adin guztietan, eta gero eta euskarri gehiagotan (ordenagailua, telefonoa, telebista…).

 

Internetek gure bizitzetan duen presentziak eta erabiltzeko moduak hainbat ahalmen ematen dizkigu, baina arriskuak ere baditu, eta, horrenbestez, aurreiritziak, arbuioak eta mendekotasuna ere eragiten ditu, kode propioak dituzten harreman modu berriak ere eragiten ditu, etab.

 

Horregatik guztiagatik, Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailean –ZEUK ESAN arloa bertako kidea da–, online eremu zabalaren eta pertsona adingabeen arteko harremana sakonago lantzeko beharra planteatu da eta, ondorioz, #egONLINE programa abiarazi da.

 

Programa joan den azaroaren 20az geroztik dago martxan (Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat eginda), egun horretan bertan aurkeztu zen, eta gure Twitter kontutik bertan jazo ziren gauza ugari transmititzen aritu ginen, #egONLINE hashtagarekin.

 

Eguneko ekitalditik haratago, ordea, programak martxan jarraitzen du Euskadiko bost institututan, 2014ko apirilaren 15era arte, bertako DBHko 1., 2. eta 3. mailetako neska-mutilekin eta irakasleekin lanean, nerabeak sentsibilizatzeko helburuarekin, Internetek dituen arriskuez, ez bada segurtasunez jokatzen, baina baita Sareak dituen Potentzialtasunez ere.

 

Datozen hilabeteetan institutuetan zein beste langune batzuetan garatzen den lanaren berri zehatza zuei ematen joango gara, gure blog eta sare sozialen bitartez… Alegia, Zeuk Esan atalean ere #egONLINEn egongo gara

Nola galdu seme-alaben begirunea?

Han hemenka, izaten dugu gainez eginda deitzen diguten gurasoekin partekatzerik. Gainez eginda beraien seme-alaba nerabeen portaera bideraezinak direla eta. Behintzat horrela aurkeztzen dizkigute beraien kasuak…

Jakin badakigi, nola astintzen dituen nerabezaroak gazte horien barrenak, eta baita ingurukoemak ere, bide batez. Arau kontuak izaten dira hizpide horrelako deietan. Ez omen dute errespetatzen etxean markatutako mugak, etabar. Ez du ematen kontu berria denik, ezta?

Gurasook badugu lana, bai. Nola joka dezakegu bihurri eta entzungor jartzen zaigun seme-alaba nerabe baten aurrean?

Aldez aurretik, onartu beharra legote kotutxo bat; hau da: umetatik hazi eta hezi izan dugun neska edo mutil hori, ez dela nerabe bat, bere familiaren eskutik nerabezaroan sartu den neska edo mutil bat, baino. Nerabezaroak ez du inolako errurik.

Etapa kritikoa da bai; baina krisiaren eragina era batekoa edo bestekoa izan daiteke aurrekarien arabera. Prestakuntza aurretik egiten den lana da, eta lan horren harira une txarrak, benetako enbatak izan daitezke edo, aldiz, baita ekaitz eramangarriagoak. Hor gaude geu, gurasook, gure nortasunaren erantzule eta baita, sarri askotan, gure izaeraren biktima ere.

Hasi gaietezen, orduan, guk beraiengan dugun eragina aztertzen, beraien izaera kontrajarriaren baitan, beti baitago gure adibidearen lurrin ukaezina. Errespetua ez da Olentzerok ekarri beharreko oparia, lortu behar dugun gauza bat baino.Gainera, komeni zaigu jakitea gure seme-alabentzako hori dela oparik onera; hau da: bere gurasoekiko begirune sendo bat eraikitzea.

Nola lortu guzti hau? Planteatu ahal zara?

Ikasteko grina

Udako oporrak amaierara hurbiltzen ari eta eskola garaia irekitzear dagoen une honetan, egoki iruditzen zaigu ikasketen harira motibazioari buruz zerbait esatea.

Nahiz eta pentsatu esfortzuaren eta ekintasunaren ondorioa dela, motibazioa emozioarekin eta kuriositatearekin  lotuta dago nagusiki. Maitemintzearekin gertatzen den antzeko zerbait gertatzen zaio. Badakigu ez garela txoratzen norbaitekin gura dugulako, gertatzen zaigulako baizik. Ikusmira, sentiberatasuna eta desíoa irekitzen zaizkigu bapatean gure nahiaren partehartze handiegirik gabe. Nola bestela, ezta?

Paralelismo bat eginez, nola senti gaitezke erakartuta kusiositatea, sentsua eta kreatibitatea ukitzen ez gaituen eduki batez? Ildo berean esan dezakegu ikasterako motibazioa edo grina, ikasten ari garen edukia bizirik dagoenean sortuko zaigula eta horren eraginez, parehartzaile aktibo bezala sentiarazten gaituen neurrian. Hori lor dadin iraskaleak berak trasmititu behar du pasio puntu bat azaltzen ari den gaiaren inguruan.

Buruz ikastea ondo egon daiteke helburua gehiago jakitea bada. Formakuntzarako baliotzen badu eta ez informatzeko bakarrik, eta are hobeto jakiteko grinaz egiten bada. Bestela asterketak gaintzeko bakarrik balioko du, eta beharrezkoa iruditzen zaigu erdimuga bat bilatzea asterketak gainditzeko betebeharraren eta benetako formazioaren artean.

Iruditzen zait jakiteko desioaren benetako trasmititzaileak izan behar direla irakasleak,  eta horretarako urrundu beharra dago istrumentalki irakasteko nagiandik. Honekin ez dugu nahi debaldeko kritikarik egin, ez eta irakaslearenganako eraso korporatibo bat, eta are gutxiago familiaren garantzia sahietsi edo gazteen jarrera batzuk isildu. Ez; badakigu dena dagoela lotuta, baina oraingoan irakaslearen paperaz ari gara ardatz garrantzitsu bezala, eta ez arrazoi barrak legez.

Nork ez du buruan harako irakasle hura, guregan izan zuen eraginagatik? Zer eman zigun hurak hain ondo eta gogotsu sentiarazi baigintuen? Hori da kontua.

Ohartxo bat, Hiperaktibitatea dela eta…

Aste batzuk direla dei bitxi bat jaso genuen 116111 zenbakian. Aita bat zen deilaria, eta erabat haserre antzematen zuen, zeren bere semearen irakasleak mutikoaren portaera ziriña medio, Hiperaktibitatea zuela esan baitzion aita horri.

Gizon honek zuen haserrea , ondo justifikatuta zegoen, zeren bere esanetan ez omen zioten semeari inolako froga berezirik egin, hain konklusioa arina bapatean part aurpegiratzeko. Ondoren zalantzak uxatzeko pediatrarengana eraman zuen semea, kontuak kontu, hiperaktibitatea delako hori duen edo ez baiztatzeko.

Gaur egun nahi baino gehiagotan ematen dira ezjakinak eragindako sasidiagnostiko penagarriak, eta profesionalok erantzunkizunez jokatu behar dugu hauek ez baitira txantxetarako berriak.

Hiperaktibitatea trastorno bat da, eta sekula ez dugu onelako trastorno baten inguruan arinkeriaz jokatu behar, badaude diagnostiko horren kargu egin daitezkeen profesioonalak.

Orduan, zalantzarik izanez gero, pediatrarengana joan behar gara, honek bidal gaitzan espezialistarengana.