“…Aizan! Dirudienez matematikako irakasleak begitan hartu omen du nire semea. Ez dakit zer dela eta, nire semea ez baita batere zaila traturako. Hori bai, ez da isilik geratzen den horietakoa, zer do zer gaizki iruditzen bazaio. Berba egiten du, bere iritzia emanez; ez baikaude diktadura garaian…Zer pasatzen da irakasle honekin? Elizan egongo balira bezala portatu behar al dira ikasgela bertan?. Entzun iezadazu neska !!! zer egin behar dut irakasle honen portaera salatzeko?Nire semea ikaratan baitago eskolara joateko eta hor dabilkigu denak suspendituko dituenaren ikaraz…”
Ba, bai: 116111 telefonoan inoiz izan ditugu honelakoak. Gurasook agian arinegi epaitzen ditugu irakasleen alegiazko portaera traketsak, berauen ikuspuntua kontutan hartu barik, edota gure umeena soilik hartuta.
Guraso hauek irakaslearekin hitz egitera joan daitezen aholkatuz gero, sarri askotan ezetzaz erantzun ohi digute. Kontua zera da: sarritan ume horiek bere partea izaten dutela salatzen dituzten gertaeretan, eta bere gurasoek ez baldin badoaz irakasleen ikuspuntua ezagutzera, tirabirak zakartu egin daitezkeela etengabe.