“Ez dut nahi nire seme-alabak sufritzea”

“Ez dut nahi nire seme-alabak sufritzea” , esaldi hau errepikaria dugu Zeuk Esan zerbitzuan sartzen zaizkigun deien artean.

Esaera batek esaten du  nerabezaroa denborarekin sendatzen den gaixotasuna omen dela eta egia esan, ez du zerikusirik gaixo egotearekin, bizi  aldaketa garratzitsu batekin baizik.

Adingabeak ez dira helduak baino arazotsuago. Arazoak harremanetan sortzen ohi dira, eta haiekin erlazionatzeko modu guztiak ez dute balio. Haien nortasuna garatze aldera, afektiboki gorabeheratsu ager daitezke, ikasi beharrean baitaude nola jokatu munduan, umeak izatetik nagusi izaterako bidea ez baita egun batetik bestera asmatzen.

Komunikazioan  adituak diren esanetan, gurasook gehiago eta lasaiago entzuten ikasi behar dugu. Ariketa mamitsua litzateke aztertzea zenbat denbora ematen dugun matraka ematen eta zenbak benetan entzuten.

Kritikatzea eta epaitzea, ez dira bideak.  Beraiengan interesa jartzea, bai. Beraien onerako egin ohi ditugu gure ahalegin guztiak. Zeresanik ez dago; noski maite ditugula eta beraiengandik dena emateko gai garela. Bai, bai. Konforme. Baina beraien onerako denaren argudio horren itzalean, gure ikarak , egoismoa eta aurreikusiak ere badaude izkutatuta. Eta horretaz ez dugu nahi hitzegin, gure intentzio onak kolokan jarriko lituzkeen beldurrez, akaso.

““Ez dut nahi nire seme-alabak sufritzea”” irakurtzen jarraitu

Udako oporrak ia-ia hemen daude. Lagunekin egoteko aukera, hondartza, igerilekua, deskantzoa… Ze ondo!!

Ala ez hainbeste? Umeak eta gaztetxoak grinaz itxaroten dute atsedenaldi hau, baina hainbat gurasok -sasoi erdia gutxienez lan egiten daudenek-, malabarismoak egiten ohi dituzte oporraldi hauean guztiak ahal den neurrian disfruta dezaten.

Familia batzuk, diru aldetik arazorik ez daukatenek, errazago dute haien seme alabak nahi dituzten jarduetara eroateko. Baina gehienek direnak eta ez direnak egin behar izan ohi dituzte oporraldia antolatzeko.

Zorionez familia batzuetan  aitona/amonaren laguntza gustuko dute. Beste batzuk pertsona baten laguntza kontratatzen dute antolaketa errazagoa eramateko. Eskerrak orain dela urte batzuetatik onantza, ia-ia herri guztietan udalek adingabeentzako aproposak diren jarduerak antolatzen dituzten. Ekintza hauetan umeak eta gaztetxoak zainduta daude eta haien gustuko jarduerak egiten dituzte.

Gazteentzako ere aukera interesanteak daude, auzolantegiak adibidez. Bai hemen bai beste herrialdeetan egiteko aukera eskeintzen da. Aurten parte hartzeko aukera itxita dago, baina datorren urteetara begira, martxo aldean “Gazteaukera” web orrian informazioa topa dezakezue, oso esperientzia aberasgarria da eta.

Gurasoek, seme alaben agenda betearen ordez oporrak deskantsatzeko aukera izan behar dala kontutan hartu behar dute. Umeek eta nerabeek, kurtsoa ondo amaitu badute ala ez,esfortzu haundia eta luzea egin dute eta merezi duten geldiketa egiteko emon behar da urrengo kurtsorako indarberrituta egoteko.

Sasoiz honetan exijentzia eta ekintzak askoz ere lasaiagoak izan behar dira. Gehiago lo egitea beharrezkoa da, aspertzeko aukera ere emon behar diegu, haiek ere asmakizuna martxan jarri dezaten.

Udan familian jokoak eta ekintzak konpartitzeko aukera badaukagu, herriko igerilekura edo hondartzara joaten, non umeak eta nagusiak beste inguru desberdinean eta lasaiagoa batera gozatzen.

Bero lar edo euria danean etxean egoteko aukera aprobetxatu dezakegu neguan denbora ez dugun jolasten, baita elkarrekin sukaldatzen ere, kurtsoan zehar askok ez dugu irakasteko momentu lasairik topatzen eta ume gehienen gustuko jarduera da.
Baita aprobetxatu dezakegu seme alabek mandatuak egiteko eta etxeko lan batzuen ardurean parte hartzen. Modu honetan, arduratsuak izango dira, etxeko beharrak eta zaintze lanak gehiago baloratuko dituzte, haien autonomiaren alde ere izugarrizko lana egiten.

Herri guztietan jaiak izango direnez, gaztetxoek gauean irtetzeko eskatuko dute, gurasoek, adinaren arabera, haiekin hitz egin behar dugu ordutegia eta egutegia adosten. Gazteak beste gauzak ere egin behar dute udan, bai etxean bai kanpoan. Nahiz eta jaiak eta bere inguruan dagozan ekintzak gogoz itxaron, udan beste gauzak egiteko aukera ere dago eta gaztetxoei ez zaie komeni bakarrik gauez irtetea, horregaitik etxeko ardurak, ordutegiak eta jarduerak adostea guztiontzat komenigarria dala gogoratu nahi dizuegu.

Udako sasoia ahal dugun neurrian gozatzeko, familia osoak aldaketa egin behar du,lan eta ardura-erritmoa lasaitzen, konpartitzeko momentuak topatzen bai etxean bai etxetik kanpo.

Agurtzeko, gai honi buruzko esteka batzuk zuekin konpartitu nahi dugu.

¿Qué hacer con los hijo/a en verano??

¡No te agobies! Deja que tu hijo se aburra

*Irudia: Pablo Menezo (Flickr – CC)

Arbuioak mugetatik haratago egozten zaitu

Gaurko post-ean, proposatzen dizuedan gaia lehengo egunean argitaratutakoarekin “Maitasunetik gorroto izatera, edo nola izorratu bizitza seme-alabei” zerikusia du.

Egoeran sartuta: Banaketaren ostean, noizbehinka, haurretariko norbaitek eska daiteke ama edo aitarekin bizi nahi izatea, ustezko iskanbilak baitirela medio batekin, bestearekin bizitzea bururatzen zaio irtenbidea bezala.

Sarritan, batez ere nerabezarora iristean eta ohiko bizipen gorabeheratsuak gorpuzten zaizkiela, gurasoek ez dute erraz asmatzeko nola jokatu gazteen berehalako exijentzien aurrean.

Banaketen harira, ahuleziak agirian geratzen dira. Batzuetan nagusien arteko ikusiezina, besteetan seme-alabak gurasoekin izan ditzaketen arazoak begi bistan gera daitezke. “Arbuioak mugetatik haratago egozten zaitu” irakurtzen jarraitu

Heldu ikusezinak

Zaharkitze programatua edo “erosi, bota eta erosi” gure garaietako zeinua da. Kontsumoa sustatzeko modua dugu hau, ekonomia mugitzeko era berria, gastu arruntaren bidez. Berria hobea delatan oinarritzen da eta gainera beharrezkoa. Baina badarama inplizitua deabruaren tranpa; ez da ezer irauten, ez da ezer birziklatzen …

Bakarrik inporta zaigu lortu daitekena, mugikor eredu berria, oraintxe irten den “app”aren…. azken bertsioa gaurkotua edo auto berriak dauzkan prestazioak.. Tekno – semantikak gure egunerokotasunaren jabe egin da. Birziklagarriak al gara helduak belaunaldi berrien begietara?

Ez dugu iragana etsipenez oroitu behar, pertsona helduak estimu eta arretarekin ikusiak ziren garaietan, ezagupenaren igorleak. Ezagupen biografikoa: bizitako bizia, kontakizunez beteta.

Errepikatzen dut, gaur egun lehenaldiak ez dauka garrantzirik, buruan sartu baitigute berria dena neurrigabeko grinarekin hartu behar dugula; “botatzeko, erosteko eta berriro zaramara botatzeko”. Menderatzeko oso saia den irrika, mass-mediak gure heziketaz arduratzen dira, hauek dira doktrinatzen gaituztenak, kontsumoan hobeto sentitzeko aurkitzen dugunaren ideian.
Depresioaren kontrako sendagai moduan planteatzen da kontsumismoa, baina hau izugarrizko tranpa bihurtzen da … biolentzi puntu bat dakar, ezin dugu itxaron, ezin dugu besteen ikuspuntua onartu … gure zilborra momentu guztiak begiratzeko gonbidatzen digu, (Neu, Neurekin eta neuretzat) hori legea bada zelan itxaron egingo dugu? … zelan onartu besteek esaten digutena?… zertarako frustrazioa?

Agresibitatea estrukturala da, gizakiaren estandarrean dator eta horregatik araututa egon behar da, modu kaotikoan ager ez dadin. Bizikidetzaren aldeko apustua egin nahi badugu, konpultsiora bultzatzen gaituen bultzada kontrolatu behar dugu. Egunerokotasunean eta harremanetan bilakatzen den bultzada hori.

Bullyng-a egunero medioetan agertzea, ez da berria izatez. Betidanik eman da baina gaur egun esan behar dugu, garaiko ezaugarri propio, berezi eta desberdinekin agertzen dela. Ezaugarri horien artean bat deigarria da; heldu baten esku- hartzeak adibidez, gaur egun ez da hain erabakigarria ezta erauzteko erraza, duela 20 urte bezala.

Seme alabek gurasoen kontrako indarkeriaz hitz egiterakoan, gurasoen aginpidearen (Autoritas) erorialdiotaz hitz egiten dugu. Mendetasuna errespetuzko balioa bezala ez dago hain ziurtatuta, modu berean, gurasoak ez dira umeen iparrorratza ezta ere haien gidariak, haien galderak edota zalantzen aholkulariak..

Pantaila dugu gurasoen lekua kendu duena eta bihurtu dena gazte eta adingabekoen gida edo erreferentea gure garai hauetan. Erantzunak eta lagunak bilatzen dituzten lekua da, beti ahaleginez ospea edo fama zenbatzeko.

Ez da jolasteko tresna bat besterik; google, yahoo …etabar, haien gidariak bihurtu dira, haien gustuak, hezkuntza eta harremanetarako tresnak eskaintzen dizkiete eta gurasoek bitartean ez dakite zertan dabiltza. Lehen, txikiak bideoaren aurrean jartzen genituen denbora pasatzeko, orain Tablet baten aurrean sarean sartzeko, ordenagailuan … eta gidarien lana egiten du gida erakuslea izan gabe.Pantaila baten aurrean helduaren harremanen gabe ezin dute inpultsoa kontrolatu eta haien bizitzako barneko GPSrik gabe dabiltzate.

Maitasunetik gorroto izatera, edo nola izorratu bizitza seme-alabei

Agurrak gure blogera eta blogeroei!!

Zeuk Esanen dei anitzak jaso ohi ditugu, bateko eta besteko galderak mahaigainean jarriz.

Adi entzun, esaten digutena ulertzen saiatu eta nolabaiteko sostengua, irtenbidea edota hausnartzerako unea eman, hartzeko erabakiak garbiago izan daitezen. Gure lana informazioa eta aholkularitza ematea izan arren ez dugu makila magikorik.

Taldea osatzen dugunok, aspaldiko zortzi urte hauetan, denetarik entzun dugu; batzuetan zalantzak, doluak, aurreikuspen latzak, pozak edota baita esker oneko hitzak ere, besteetan. Prestatuta egon behar gara, profesionalak baigara.

Aldiz, oraingoan nik nahi dut hartu hitza. Eta blog hau hartuko dut tresna gisa zuengana iristeko. Eta galdetzera noa  orain eta hemen: Hasieran, hainbeste  maitatu izan ziren gizaki bi nolatan pasatu daitezke  , atzean utziz bizipen haiek eta,  elkar gorrotatzera, biziki batzuetan, gainera?. Barru barruko gorrotoa azaleratuz, aldameneko haur edota neska-mutil koskor hoien bihotzean uxatu gaitza izango den izua, tristura  edota nahastura sortuz? Umeak maltzurki erabiliz, bikotekide ohia mintzeko? “Maitasunetik gorroto izatera, edo nola izorratu bizitza seme-alabei” irakurtzen jarraitu

Ama, irakasleak begitan hartu nau!!

El Profe me tiene Manía

“…Aizan! Dirudienez matematikako irakasleak begitan hartu omen du nire semea. Ez dakit zer dela eta, nire semea ez baita batere zaila traturako. Hori bai, ez da isilik geratzen den horietakoa, zer do zer gaizki iruditzen bazaio. Berba egiten du, bere iritzia emanez; ez baikaude diktadura garaian…Zer pasatzen da irakasle honekin? Elizan egongo balira bezala portatu behar al dira ikasgela bertan?. Entzun iezadazu neska !!! zer egin behar dut irakasle honen portaera salatzeko?Nire semea ikaratan baitago eskolara joateko eta hor dabilkigu denak suspendituko dituenaren ikaraz…”

Ba, bai: 116111 telefonoan inoiz izan ditugu honelakoak. Gurasook agian arinegi epaitzen ditugu irakasleen alegiazko portaera traketsak, berauen ikuspuntua kontutan hartu barik, edota gure umeena soilik hartuta.

Guraso hauek irakaslearekin hitz egitera joan daitezen aholkatuz gero, sarri askotan ezetzaz erantzun ohi digute. Kontua zera da: sarritan ume horiek bere partea izaten dutela salatzen dituzten gertaeretan, eta bere gurasoek ez baldin badoaz irakasleen ikuspuntua ezagutzera, tirabirak zakartu egin daitezkeela etengabe.

NORK HEZITZEN DITU GURE SEME-ALABAK?

Galdera honi nolabaiteko erantzuna emateko asmoz ezinbestean, behar bezalako hiztegi bati begiradada bat eman diogu. Bertan jakin izan dugu heziketa hitza latinetik datorrela, ex ducere hitzetik, hain zuzen ere, eta bere esanahia bideratu dela, bidean ipintzea barne gaitasunak osoki hedatze aldera.

Ez dago hezitzeko modu bakar eta finko bat. Aldiz, heziketa era desberdinak toki bakoitzeko ohiturekin eta ritoekin lotuta dago, bertako kultura eta haren ezaugarriekin, eta baita garai edo epoka anitzekin ere. Ezin  da gauza bera izan Madrilen edo Taiwamen emanten zaion heziketa haur edo gazte bati, ez eta gaur egungo europan eman ohi dena, iraultza industriala gauzatu aurretik ematen zenarekin alderatuta, esate baterako.

Uste dut heziketa praktikak bi ardatz izan behar dituela kontutan, besteak beste. Batetik, hazkuntza eta bestetik orientabidea. Hazkuntza betidanik izan dugu amatasunari lotua, haurreekiko zaintzari, hain zuzen ere, non afektibitatea eta kontaktoa hain garrantsitzuak diren.

Bestalde, orientabidearen gakoa beste bide batzuetatik doa. Metafora nautiko bat erabiliz, aipa dezakegu barne GPS bat bezalako zerbait trasmititzea litzatekela, agian. Bizitzarako iparra nondik norakoa den, eta nondik nora dabilen. Istorikoki aitari zegokion eginbeharra izan da, baina gaur badakigu  ez dela norbaiti lotutako eginkizuna, eskurarazi egin behar den laguntza mota bat baizik. Konpainia egin, adi entzun, adibidearekin irakatsi eta ezinegonaren desoreka nola eutsi, orientazioa delako horren ñabardura batzuk lirateke, besteak beste. Guzti horiek aberasgarriak dirudite amaren besoetatik irten eta aitaren eskuetara heltzerako trantzean, gerora begira.

Heziketa eginkizun hauek, hazkuntza eta orientazioa hain zuzen ere, krisialdian daude gaur egun. Azpikoz-gainera esango genuke. Haurtzaindegiak eta haurreskoalek txikienen kargu egiten dira, garai bateko amen hazkuntza eginbeharrak betetzen ahaleginduz. Eta mugikorrak eta on-line jokoek gure gaztetxoen atentzioaren orientazioa erabat xurgatua dute, aitei tokia lapurtuz.

Garai bateko oroimina ez omen da laguntzarik hoberena  irtenbide berriak aurkitzeko. Bestalde, badakigu ezin garela teknologiak dakarskigun aurrerapen eta era anitzetako tresneri sorreraren aurrean entzungor egon, edota albo batera begiratu, umeek egin ohi duten bezala begi bistan duten panorama latzeegia egiten zaienean. Baina eraberean, komeni zaigu kontuan hartzea familietan ez dela giro telebistako pantailatik irtetzen den abotsa, etxean entzuten den bakarra bada. Telebista, tableta, ordenagailua, mobila; hau da: tresnak, gadgetak, aparatu hipnotizadoreak, egia esan. Hauek guztiek, elkarrizketa lapurtzen digute, eta batzuetan asperturik egoteko plazer ahaztua ere, gogaiturik egotea txarto ikusita baitago gaur egun.

Kezkagarriak egiten zaizkigu asperaldiak eta arinaketan zerbait  bilatu beharra izaten dugu, egonezin hura tapatzeko. Baina jakin dezagun, une horiek onak direla, gure sorkuntza abian jartzen dutelako, eta sortzaile bihurtzen garen einean kontsumitzaile hutsak ez gara izango.

Eskolara buelta eta Ikasteko grina.

Udako oporrak amaierara hurbiltzen ari eta eskola garaia irekitzear dagoen une honetan, egoki iruditzen zaigu ikasketen harira motibazioari buruz zerbait esatea.

Nahiz eta pentsatu esfortzuaren eta ekintasunaren ondorioa dela, motibazioa emozioarekin eta kuriositatearekin  lotuta dago nagusiki. Maitemintzearekin gertatzen den antzeko zerbait gertatzen zaio. Badakigu ez garela txoratzen norbaitekin gura dugulako, gertatzen zaigulako baizik. Ikusmira, sentiberatasuna eta desíoa irekitzen zaizkigu bapatean gure nahiaren partehartze handiegirik gabe. Nola bestela, ezta?

Paralelismo bat eginez, nola senti gaitezke erakartuta kusiositatea, sentsua eta kreatibitatea ukitzen ez gaituen eduki batez? Ildo berean esan dezakegu ikasterako motibazioa edo grina, ikasten ari garen edukia bizirik dagoenean sortuko zaigula eta horren eraginez, parehartzaile aktibo bezala sentiarazten gaituen neurrian. Hori lor dadin iraskaleak berak trasmititu behar du pasio puntu bat azaltzen ari den gaiaren inguruan.

Buruz ikastea ondo egon daiteke helburua gehiago jakitea bada. Formakuntzarako baliotzen badu eta ez informatzeko bakarrik, eta are hobeto jakiteko grinaz egiten bada. Bestela asterketak gaintzeko bakarrik balioko du, eta beharrezkoa iruditzen zaigu erdimuga bat bilatzea asterketak gainditzeko betebeharraren eta benetako formazioaren artean.

Iruditzen zait jakiteko desioaren benetako trasmititzaileak izan behar direla irakasleak,  eta horretarako urrundu beharra dago istrumentalki irakasteko nagiandik. Honekin ez dugu nahi debaldeko kritikarik egin, ez eta irakaslearenganako eraso korporatibo bat, eta are gutxiago familiaren garantzia sahietsi edo gazteen jarrera batzuk isildu. Ez; badakigu dena dagoela lotuta, baina oraingoan irakaslearen paperaz ari gara ardatz garrantzitsu bezala, eta ez arrazoi barrak legez.

Nork ez du buruan harako irakasle hura, guregan izan zuen eraginagatik? Zer eman zigun hurak hain ondo eta gogotsu sentiarazi baigintuen? Hori da kontua.

Imagen by Muxote Potolo Bat

Pazientzia ez galtzeko trikimailu batuzk

https://youtu.be/vVOudiHeRMo

Oinarrizkoa dugu pazientziaz mintzatzea gure seme-alaben heziketaz ari garenean. Gure haurren egunerokoa zoragarria izanik, badaude uneak non gure onetik ateratzen gaituzten. Kontu horio onartua egon behar da, guraso izatearen izkutuko ezaugarria baita.

Oporraldiak atarian ditugularik, eta kontutan izanda egunean zehar gehiagotan izango garela beraiekin, hemen doazkizue aholku batzuk muturreko iskanbilak sahieste aldera.

1. Haurren jarreren helburua ez da gu zoratzea, eta ez ditugu hartu behar guri min emateko sortuak balira bezala.
2. Beraien portaerak, mugimenduak, ekintzak, etabar ez dira nagusioi dagozkigunak, baina aldiz, gaztetxoen bizibeharrekin bat datoz.
3. Arreta eskeintzak ezinbestekoak egiten zaizkie, eta guri atenditzea dagozkigu
4. Arauak zenbat eta argiago, asko ere hobeto. Gainera, ez legoke batere txarto noizbehinka beraiek ere parte hartuko balukete arau horien plangintzan.
5. Hemen ohiko trikimailu xume batzuk, tentsioak gainez ez egiteko, hau da: arnasa hartu, hamarrerarte kontatu, etabar
6. Ekintza desberdinetan partehartu beraiekin, horrela errazago baita giro lasaiagoa sortzea.
7. Beraien sentipenez kargutzen edota hauek izenda ditzaten lagunduz gero, erosoago egingo zaigu beraiekin harremana
8. Egin dezagun barre. Umore ona beti da ezinbesteko antidotoa egoera bihurriak zuzentzeko.

Ez dira beste munduko kontuak hemen aipatutakoak, baina ez dago soberan noizbehinka mahai gainean jartzea. Ea baliogarriak egiten zaizkizuen, behintzat, noiz edo noiz. Eta batez ere, goza ezaue oporraldiez!!

Hooligana da nire aita!!!

Joan den asteburuan lagun batzuen seme baten hockeyko partida ikusten joan nintzen.

Erabat negargarria gurasoen portaera. Ikusi beharra zegoen nola akuilatzen zituzten bere semeek aurkariei egurra emateko eskatuz.

Penagarria eta ulergaitza!! Banekien eskola-kirolaren inguruan honelako gertakariak noizbehinka eman ohi zirela, baina berta-bertatik ikusi eginak artsekabetu zidan.

Gaur egundarian irakurri dut artikulu interesgarri bat. Hemen uzten dizuet irakurri nahi baduzue. Oso ona da (nire aita hooligana da).

Mutziako futbol federazioak, orain direla urte bi, haur-mailetan ematen diren hitzezko indarkeriaren nibela aztertu zuen. Ondorengoa izan zen atera zuten konklusioetako bat: “Oinarrizko futbolean sortzen diren iskanbila guztien atean, %80a gurasoen erru da. Psikologoak, arbitroek eta kirolariek biolentzia bukatzeko desiatzen daude”.

Muturreko adibebide bat lehengo egunean gertatu zen: aita batek arbitro bat bota zuen lurrera zaplada bat emanez.. Aldiz, justu kontrako jarrera 15 urteko gazte batek plazatu zuena, jarraitzaile nagusiei esanez errespetuz tratatzeko arbitroa.

Biolentzia fisikoa alde batera utzita, esan beharra dago seme-alabek honelakoetan ikaragarrizko presioa jasaten dutela bere gurasoengandik, beraien autoestimua eta giza-segurtasuna gutxietsita suertatzen delarik.

Futboleko kontua ez ezik, beste kirol batzuetan ere gertatzen den fenómeno bat da hau.Zaragozako Unibertsitateko Kirol Psikologiako irakaslea den Fernando Gimenoren ustez, “seme-alabek bere gurasoen onespena bilatzen dute”.

Egoera hauetan mesu desegokiak ematea nahi baino errazago egiten zaie gurasoei (“onena izan behar zara eta ezin didazu hutik egin!!!”), eta egokietatik urrun ohi dabiltza (“ahalegindu zaitez eta ondo pasatu!!!”). Umearekiko ospe nahiak, kontrakoa ekar diezaiekete guraso batzuei!!!

Argi daukat beti gaudela hezitzen eta beti izando garela eredu hezitzaile gure seme-alabentzat!!!

Irudia CC Flickr-tik