Zergatik da barkamena eskatzea hain garrantzitsua?

Adin txikiko haurrak dituzten gurasoen bilera batean, euren seme–alabei barkamenik ez zaiela eskatu behar aipatzen zen. Hauen esanetan, barkamena eskatzeak agintea murriztaraziko lieke gurasoei eta, ahultasun edota ziurgabetasuna adieraziko lukeen eredu ezkorra litzake haurrentzat.

Ez da gutxiago ere, familiako errespetuzko harremanak benetan dira garrantzitsuak, eta hori argi duzue seme – alaba helduxeagoak dituzuen gurasoek. Muga ez baita beti argia izaten hormonak dantzan dabiltzanean eta konfiantzazko harremana denean famili barruan. Etxeko egunerokotasunerako beharrezkoa da baretasuna, gatazka eta eztabaidak bakoitzaren interesen arteko talka eta gertutasunak mesedetuta bakarrik iristen baitira.

Jarraian nire ustetan barkamena eskatzeak duen garrantzia adierazten duten arrazoiak agertuko dizkizuet:

• Gure seme–alabek ez dutela zertan beti arrazoia izan behar ikasten dute, baita norbera oker egon daitekeela eta halere pertsona onak izaten jarraitu.
• Akats bat konpondu ahal izateko lehenik norberak bereak onartu behar dituela ikasten dute, eta akatsak konpotzea garrantzitsua dela.
• Barkamena eskatzea erraza ez dela ikasteaz gain, berau eskatu ahal izateko sendoa izan behar dela deskubritzeko aukera dute.
• Agian, beste lekuren batean aurkitzea zaila izan daitekezkeen zintzotasun ereduak ikusten dituzte.
• Familia on batean euren kideen artean sortzen diren sentimendu txarrak konpontzearen alde egiten dela ikasten dute.
• Barkamenaren bidez beste pertsonak errespetua merezi duela aintzatesten dute.
• Laburtuz, barkamena eskatzeak gainontzeko pertsonak errespetatzea dakar, eta beraz, nor berak bere burua errespetatzea.

Gure gazteria eta TIC izenekoak

Lasaitu egin nau gure gazteria eta TIC-ak izeneko artikulu bat irakurtzeak. Nire ustetan gehiegizko alarma sortua dago gurasoen artean, beraien seme-alaben alegiazko portaera arriskutsua dela eta sare sozialak erabiltzerakoan. Baina esan beharko potentzialitateak ere handiak dituela 2.0 bezala ezagutzen ari garen mundu horrek.

Ikara oro har ezesagutzan errotua dago, ez baitakigu zertan eta norekin ari diren “sarean” murgildurik ikusten ditugunean. Toki askotan irakur eta entzun ditzakegu sare sozialen erabilera ezegokiaren ondorio latzen gertakariak, etabar.

Gure ustetan larritasuna kentzeko gai honi,  informatzea da garrantzitsuena . Ezagutu zer diren eta nola erabiltzen ditugun trsna hauek. Barnean sarturik arriskuak beste aurpegi bat dauka.

Artikuluan aipatzen den ikerketaren arabera, sare sozialen erabiltzaileen %90ª, 15-18 bitartekoa da. Txikitatik ikasiak dira eta ondo ezagutzen dute bide-zidor horiek, nahiz eta inoiz estropezatzen diren.

Emaitzen eskutik ikus dezakegu edadeen arabera, mota bateko edo besteko sareetan sartzeko ohitura dutela gazteek. Hari horretatik jarraituz,  nerabeek Tuenti erabil ohi dute, eta 20 urtetik aurrera (gutxi gora behera), Facebook-era pastatzen dira.

Paperak galtzen seme-alabekin!!!

…lanean egun txar bat izan ostean, etxeko atea ireki eta dena dago hankaz gora: txerri korta bat izando balitz bezala. Sartzen zara egongelan eta han dago zure semetxoa play stationarekin jotake. Ez du egin behar zuen lanik. Zeeeeer??? Ezpain ertzetik larri irten zaizun galdera horrek, hizketaldia ezik beroaldirako bidea irekitzen dizu. Kontrola galtzen ari zarela ohartuz, ez zara gauza eskuko frenoa tenkatzeko eta mingaina larriegi astintzean min egin diezaiokezu. Gehienetan eginaz eta esanaz beranduegi damutzen zara…

———————————————————–

Baina, umore trakets hau bilaka dezaket mintzaldi kontruktibo batean?

Hemen bide batzuk:

  • Kontziente izan zure haserrealdiaz eta ez ereakzionatu amorru biziz.
  • Lasaitasuna berreskuratu. Horretarako bidezkoa izan daiteke: egongelatik irten, itxaron begiak itxita, beste toki batera begiratu edo amarreraino kontatu berba egin aurretik.
  • Lasaitu zarenean, erabil itzazu gertaerak deskribatzen dituzten esaldiak, eta utzi alde batera deskalificazioak eta salaketak.
  • Orainean kokatu gertatutakoa, eta ez gehitu etiketa mingarririk (“penagarrtia zara…!, “alferra…”, “beti….”, “sekula ez duzu egiten…”. “horrela ez zoaz inora…”, etabar.
  • Modu txarrez hitz egin badiozu, barka eskatu eta erakutsi sentitzen duzula gertatutakoa.

Zihur izango dituzula beste modu batzuk kontrolik ez galtzeko, baina kontuan izan garrantzitsuena praktikan jartzea dela, papelean ez baitu ezertarako balio.

Sorte on!!!