Kontuz! Helduek erabaki xelebreak hartzen!

voleibol

Egoera batzuetan, gurasoei ulertezina egiten zaie beste persona heldu batzuen portaerak beraien seme-alabekiko. Lehengo egunean 116111 –an horren adierazle izan daitekeen dei bat izan genuen. Hemen duzue laburbilduta dei horren mamia.
Deilariak, bi nagusi ziren. 17 eta 12 urteko alaba biren gurasoak, hain zuzen ere. Kurtso honetan, alaba nagusiak bere herriko voleibol taldea utzi egin du, beste talde hobe batean sartzeko, gustokoa baitu kirol hau eta baita gaitasun dexente eduki ere jolalari legez.

Dirudienez, erabaki hau ez dute gustoko hartu herriko taldeko entrenatzaileak eta zuzendaritzako kideek. Alde batetik, ulerkortzat jo daiteke taldeko “izar” baten irteerak izua, desoreka, tristura edo haserrea sortzea. Jakin badakigu lehiakortasuna galtzen dutela kirol taldeek beraien izarrak kanporatzen direnean, etabar. Baina oraingoan esku joan zaie taldeko arduradunei.

Kontua da, 12 urteko neskatoak bere ahizpak nagusiak utzi duen talde berean jokatu behar zuela aurten eta ez diotela utzi. Gurasoek esan digute ez dutela jaso inolako azalpenik, eta seguru daudela mendekua izan dela. Hori egia balitz; akabo!!!!
Normala den bezala, aita-ama hauek oso haserre daude erabaki honekin, baina eragin gehien neskatoarengan izan du.

Galdera batzuk datorzkigu burura. Agian honako hauek:

Zer dela eta ordaindu behar du ahizpa gazteenak nagusiaren erabakiak sortu dituen eraginagatik?

Pentsa ahal dute erantzule horiek nolako mina egiten ari diren neskatoari erabaki horrekin?

Zeuk Esan-etik nola lagundu diezaiekegu bada guraso hauei? Batetik entzun, entzun eta entzun, hustu beharra zuten eta. Horrelakoetan belarria ipini beharra egoten da. Bestetik aholkatu, nola ez bada, ahalik eta zuhurren eta zuzenen. Honelakoetan azalpenak eskatu behar dira bertatik bertara, askotan irtenbideak asmatzen baitira hizketaren bitartez. Ezin bada, hor dago Udaletxea (herriko kirol taldeek diru laguntzak jasoten baitituzte udaletik), Voleiboleko Federazioa edo Arartekoa, neskatoaren eskubideen alde egiteko.

Aldiberean, neskatoen aldamenean egotea ezinbestekoa da, eta beste aukerarik izango ez bagenu, beste voleibol talde bat aurketzea genuke helburu.

Nerabeen afektibitatea: Negarrik egiten ez dakiten aitak

A zelako gorabeheratsua den nerabezaroa!! Bai horixe. Asko sufritzen dute gure neska mutilek garai honetan, ez baita dena festa giroa. Ez horixe. Eta guk beraiekin, sentibera, goibel edo nahasturik ikusten ditugunean. Nola ez bada?

Llorar sin disimulo - Egizu negar lasai
Llorar sin disimulo – Egizu negar lasai

Zalantzati eta segurtasun faltaz bizi dira etengabe aldatzen ari zaien gorputz ezezagun baten baitan. Bestalde, geldigaitzeko borborrean bizi dute adimena, non beraien balioari, erakargarritasunari, nortasunari eta beste hainbeste gaiei buruz gaderak eginten dutelarik.

Eskerrak aspaldi atzean utzi izan nuen garai hura. Baita kapaz sentitzen naizelako beraiei gertatzen ari zaizkiena ulertzen ere. Gainera hortik pasatu izanak errelatibizatzeko aukera ematen dizu, eta ondoren badakizu gaur txarto pasatzen ari direnak, bihar, gainditzeko aukera izango dutela.

“Hormonen garai” honetan, batzuen beharrizanak, gustuak eta nahiak ez dute izaten umetan talde baitan izaten zuten sostengua. Ondoren sarri izaten dira kuadrila aldaketak bizipen berriak partekatzeko desioan.

Batzuk, akaso adoretsuenak, hasiera ematen diote beraien lehen saio sexualei. Besteei, agian nahiak gauzatu ezinik, zertxobait gehiexeago kostatzen zaie urrats hori ematea, ikara, lotsa edo segurtasun falta oztopo direlarik, besteak beste.

Lotura berriak egiten dira, lagun desberdinekin eta ondorengo dueloak bideratu behar. Definizioz, nerabea gizaki sensiblea da, nahiz eta mutilak sarritan, eta baita geroago eta gehiago neskak ere, oldarkor eta harro portatzen diren nagusien aurrean. Nagusien mundua irauli beharrean bizi dira eta hortik ulertu behar jokabide horiek. Baina, sakonean eta aldiberean nagusien babesa behar dute.

Aholkuak ematearen lagun ez naizen arren, komendatzen dizuet bai, anima itzazuela seme-alabek euren alde biguna ateratzera. Utz iezaiezue negar egiten, zabal eta gogo betean, izugarri etorriko zaie eta. Ausart zaitezte gizonok, zuok ere, negar egiten ez baitzarete gutxiago horregatik.

Mutila eta itsasoa

Trajedun gizon hark, merezitako atseden egun batzuk hartzea pentsatu zuen itsasertzeko herrizka batetan. Kotxeen zarata, ordutegi gogaigarri eta zentzu gabeko presazko bizimodutik aldegin nahi zuen, erabat.

Iritsi eta berehala aparkatu zuen BMWa, eta gorbataren korapiloa deseginaz batera ohinak jarri zituen lurrean. Alokatuta zuen apartamentu dotore hartara zihoala, oharttu zen lehenengo aldiz bere ejekutiboaren zapaten metalezko kirrizkaz.

Laster batean aurkitu zuen ateta. Atea irekita zegoen eta igogailurik ikusi ez zuenean arnasots negagarria bat irten zaion.

Nekatuta eta goibel sentitzen zen. Itsaso zabalaren ikuspegiak ezin zion barne larrialdia baretu, baina bai ordea tristuta sentipenetara murgilarazi. Animoa zertxobait suspertu nahian, bere ganorabako trajea soinetik kentzea erabaki zuen. Kamiseta bat eta abarketa parea nahiko lirateke inguru berri honetara egokitzen sentitzen hasteko eta begi bistan zuen hondartzara buelta bat eman. Hala eta guztiz ere, samintasuna urdailean errotuta sentitzen zuen eta izenik gabeko zulo hura areagotze aldera zihoakion.

Portura irten eta oinez hasi zen erabat pentsakor, eta konturatu orduko hodartza atarian aurkitu zuen burua. Ikusi zuen norbait zebilela urrunean mugimendu arraroak egiten, dantzan ibiliko balitz bezala edo. Hurreratu zenean ikusi zuen itsaz izarrak batzen zebilen mutiko bat zela. Batzen urertzetik eta baita itsasora indarrez batotzen ere.

Gizonak galdetu zion mutilari zertan zebilen. Hark erantzun zion:2

“Lehorrean geratzen diren itsas izarrak batu eta itsasora bueltatzen ari naiz. Marea gehiegi beheratu da asko hil egingo dira”

Orduan gizonak esan zuen:

“ Baina egiten ari zarenak ez dauko zentzurik. Lehena zure zori da; hoiek hil egingo dira eta baita beste abere batzuren jana izango ere. Milaka itsas izar daude eta sekula ez duzu denborarik izango denak salbatzeko”

Mutilak zuzen begiratu zion gizonari; hartu zuen itsas izar bat eta jaurti zuen kementsu olatuen gainetik…

“…honentzako badauka zentzua…!!!”- esanik.

Gizonak, harrituta, aldegin zuen ezin baitzuen ulertu mutikoaren jokaera. Gau hortan ez zuen lo lasairik izan; mutilarekin amets egin zuen. Gaztea ikusten zuen itsas izarrak salbatzen behien eta berriro… Hurrengo goizean arinaketan bueltatu zen hondartzara, topatu zuen mutila eta itsas izarrak salbatzen lagundu zion.

Guraso eta nerabeen arteko komunikazioa hobetzeko trikimailuak

comunicacion familiar

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Lehen denetarik hitz egin nezakeen nire amarekin. Nire mutil-lagunarekin eta nire lagun minarekin batera, nire konfiantzazko pertsona zen. Orain nekatzen nau eta egiten dudan guztia epaitzen du.

“Orain ezin zaio ezer esan. Galdetzen diozu ia zer gertatzen zaion eta ez du erantzuten. Gainera, badirudi berak nahi duen guztia egin dezakeela eta ez, gauzak ez dira horrela. Etxe honetan bizitzen den bitartean esaten dioguna egin beharko du.

Ondoriozta daitekeenez, aurreko paragrafoek, ama eta bere alaba nerabearen arteko ohiko elkarrizketa adierazten dute. Bi pertsona hauen artean suertatzen den komunikazioa (edo komunikazio eza) adierazten duten ohiko esaldiak.

116.111 telefonoan horrelako egoerak kontatzen dizkigutenean, lehendabizi, egoerari garrantzia kentzen saiatzen gara eta guraso eta euren seme alabei esan behar diegu, euren artean komunikazio erraza edukitzea ,arraroa izango zena dela.
Hemendik aurrera, mezuak transmititzeko garaia heldu da eta, guraso eta euren seme-alabak beti gauza berak entzuten ari direnez, batzuetan, betiko hitzaldia bota ordez, eginkizun zehatz batzuk proposatzen diegu.

Modu honetan, adibidez, aurreko paragrafoak kontutan izanda, ama eta alaba honi, astean, egun bat finkatzea eskatzen diegu, une bat, ordu bat biak aulki batean eseritzeko. Ahal izanez gero, eremu neutral batean egotea, parke, kafetegi batean, biek erabakitako leku batean eta edari batekin, hitz egiten hastea, edozeri buruz, euren arteko elkarrizketa berreskuratzeko. Epaiketak saihestea eta bakoitza bestearen lekuan jartzen saiatzea.

Agian zeregin hauekin ez da nahikoa baina saiatzeagatik ez da ezer galtzen. Bestela, ezagutzen duzue guraso eta nerabeen arteko komunikazioa hobetzeko beste trikimailuren bat? Eta beti gogoraraziz, euren arteko komunikazioa erraza ez izatea nahiko normala dela.

#egONLINE

Gaur egun Internet gurean erabat integratuta dagoela esatea Pernandoren egia da, ez da hala? Sarea, edukietarako sarbidea, ezagutzaren zabalkundea, online harremanak eta w hirukoitzaren unibertsoak eskaintzen dizkigun hainbat eta hainbat zerbitzu gure eguneroko bizitzaren parte dira, maila guztietan.

 

Izan ere, integrazio hori maila guztietan gertatzen da (lanean, aisialdian, ingurune akademikoan…), adin guztietan, eta gero eta euskarri gehiagotan (ordenagailua, telefonoa, telebista…).

 

Internetek gure bizitzetan duen presentziak eta erabiltzeko moduak hainbat ahalmen ematen dizkigu, baina arriskuak ere baditu, eta, horrenbestez, aurreiritziak, arbuioak eta mendekotasuna ere eragiten ditu, kode propioak dituzten harreman modu berriak ere eragiten ditu, etab.

 

Horregatik guztiagatik, Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailean –ZEUK ESAN arloa bertako kidea da–, online eremu zabalaren eta pertsona adingabeen arteko harremana sakonago lantzeko beharra planteatu da eta, ondorioz, #egONLINE programa abiarazi da.

 

Programa joan den azaroaren 20az geroztik dago martxan (Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat eginda), egun horretan bertan aurkeztu zen, eta gure Twitter kontutik bertan jazo ziren gauza ugari transmititzen aritu ginen, #egONLINE hashtagarekin.

 

Eguneko ekitalditik haratago, ordea, programak martxan jarraitzen du Euskadiko bost institututan, 2014ko apirilaren 15era arte, bertako DBHko 1., 2. eta 3. mailetako neska-mutilekin eta irakasleekin lanean, nerabeak sentsibilizatzeko helburuarekin, Internetek dituen arriskuez, ez bada segurtasunez jokatzen, baina baita Sareak dituen Potentzialtasunez ere.

 

Datozen hilabeteetan institutuetan zein beste langune batzuetan garatzen den lanaren berri zehatza zuei ematen joango gara, gure blog eta sare sozialen bitartez… Alegia, Zeuk Esan atalean ere #egONLINEn egongo gara

Ba ote dago bideo-jolasenganako menpekotasunik?

Menpekotasun berriak ote daude? Orain egun batzuk “Drogas, Riesgos y Diversión” izeneko kongresu batean izan ginen, eta bertan Domingo Comas Arnau-k (katedraduna) esan zuen menpekotasun berririk ez dagoela; sintomen aldaketa besterik ez.

Modu asko daude ordenadore baten aurrean egoteko. Guraso askok deitzen digute, beraien seme-alaben ohitura berriak direla eta, hau da: etxean sartuta omen daude asko, pantailaren aurrean orduak eta orduak emanez…Baina, arazo pertsonala ote da, edo ez? Asken finean, denak egiten omen dute bizi mota hori!!

Komunikazioa eta Informazio Teknologi berriez hitzegiten dugu, Sare Socialez, Bideojolasez, Internetez, etabar. Dena zaku berean sartuta. Alde eta kontra dagoen jende mordoa dugu. Agian, biderdian egon daiteke erantzuna; hots: gehiegizko eta egokizko erabileraren artean.

Guraso hauek pairatzen ari dira bere seme-alaben portaera arraro hauek, eta gazte batzuek, aldiberean, murgilduta daude zurrunbilo erakargarri zein kaltegarri horretan. Dena dela, alarmismo asko sumatzen dugu gai honen inguruan, eta sarritan errudunak aurkitu beharrean gaude, gure amorrua eta haserrea euren gain azartzeko.

Jarrera batzuk jakinaren gainean jartzen gaituzte. Horrek ez du esan nahi arazo sakon bat dagoenik seinale horien azpian, baina komenigarria izaten da esku-hartzea. Hemen síntoma batzuk:

Poz handia edo euforia sentitu ordenadore aurrean gaudenean.
-Zailtasunak etena egiteko, eta urduritasuna etenaldietan.
-Geroago eta debora gehiago eman ordenadorearen aurrean.
-Hutsik, triste edo suminduta sentitu sarean ez zaudenean.
-Gezurra esan etxean edo lanean, interneten ikusten ohi dituzun orriei buruz galdetzen badigute.
-Begi sikuak, buruko minak eta bizkarrekoak ere.
-Ezegoki egin jatorduak, ordenadorearengandik ez urruntzeko.
-Atentzio gabeziak norberen garbitasunean.
-Errutinen aldaketa, loan.

Hain muturrera ez iristeko, etxekoen jarrera eta heziketa garrantsitsuak dira.

Ezagutzen al duzu Zeuk Esan?

Badakizu zer garen? Hau da zuentzako dugun galdera… Zein animatzen da azaltzen?
Telefonoa da… baina badakizu zenbakia? Sare sozialetan gaude… zeinetan? Batzuetan “Cuentapenas” deitzen digute… badakizu zergatik? Bideo batzuk egin ditugu, eta haietan azaltzen dira gure zerbitzuaren ezaugarriak…

Hau da: norbaiti azaldu beharko bazenio zer den Zeuk Esan… Nola egingo zenuke?

Facebooken Ebentoa

Tuentien Ebentoa

Erasotzaile baten amaren sufrimendua

Adingabeen artean ematen diren jazarpen kasuak dira, zoritxarrez, ugarienak gure 116111 Adinbabeen Arreta Telefoniko Zerbitzu honetan. Baina ez gara bakarrak, baitaude inguruan honi buruz aspalditik hitzegiten ari direnak. Horietariko bat Encarna Garcia dugu. Emakume hau Jazarpen Eskolarraren Aurkako Elkarteko (ACABE) lehendakaria da, eta oraintsu egin dioten elkarrizketa batean kezkati agertu zitzaigun, Euskadin ezagutzen dituzten jazarpen kasu kopurua dela eta.

Gurera deitzen dutenak amak eta aitak dira, batez ere. Baita neska-mutilak eurak ere, pairatutako bizipenak kontatzeko beharrizanez, sarri askotan bakardadeko isilpean eramanezinak baitira.

Aste batzuk direla, ezohiko dei bat jaso genuen . Bullingarekin zerikusia zuen arren, ezin esan aho zabalik ez zigunik utzi. Zerrgatik. Adinbabe erasotzaile baten ama zelako; estualdi ederrean gaixoa bere semearen portaera ezkorra azaltzen zigularik. Erabat atsekabetuta zegoen emakumea eta baita desengainatuta ere bere semeak egin zuenagatik

Egun batzuk atzerago bere semearen portaera traketzaren berri izan omen zuen. Antza, urte baten bueltan, semea eta beste lagun batzuk, eskolakide batekin guztiz pasatzen ari omen izan dira, hau da: irainak eginez, gutxiesten edota isolamendura bultzatuz, besteak beste.

Ama hau errudun sentitzen da, semeari eman dion heziketan zerbait falta izan dela uste  duelako. Normala iruditzen zaigu, nahiz eta ohiko ez den, ama honen tristura eta semeari eman dion heziketaren inguruko hausnarketa kritikoa. Zer egin dut gaizki, zer faltatu izan da edo zer egon da soberan…Hauek dira nonnahi ama honek bere buruari eginten dizkion galderak

Ahalik eta hoberen hartu genuen ama hau,  aholku bat emanez:

“Eginak eginda daude baina gerora begira, asmatu beharra duzue zuk eta senarrak seme horrekin. Aurpegi eman behar du; benetan barka eskatu behar dio mutiko horri eginagatik, eta baita haren gurasoei ere. Egin duenaren aurrean ERANTZUN egin behar du, hala edo nola. Horrela sendotuko zaioa erantzukizunaren sena. Egizue berba etxean eta zalpenak ere eskatu iezaiozue”

Ez da ohikoa emakume honek islatu digun onarpena, amorrua eta tristura. Onartu du bai bere semaren  hutsa, eta esan beharrean gaude ez dela betere erraza. Encarna Garcia-ak esaten digun bezala “guraso gehienek ukatu egiten dute bere seme-alaben partehartzea honelako gertakarietan”

*** ZURE SEMEA NAHI ALABA ERASOREN BAT PAIRATZEN BADAGO, EDOTA HORRELAKO EGOERAN DAUDEN NORBAIT EZAGUTZEN BADUZU, DEI IEZAIGUZU 116111 ZENBAKIRA***

Gabonetako jastailuak: Pentsa ezazu erosi aurretik

Gabonetako kanpainan sartu gara, eta hedabideak dena emanda dabiltza geu erakartu nahirik, patrikak husteko ahaleginean.

Inoiz entzun ohi dugu publizitateak ez omen duela eraginik gure erabakietan, jakinarren izan baduela. Egia da bai, publizitatea eraginkorragoa dela irizpide sendorik ez dutenen artean. Azpi mezuz josita dago eta konturatu ez arren, gure barru-barrura heltzea du helburu, gure desioen lorpena eta erakargarri jartzen dzkiguten produktu horien artean, nolabaiteko lotura fin bat sortuz.

Konturatzen al zarete gizon eta emakumeen inguruko zenbat eta zenbat estereotipo sartzen diguten muturretatik?Agian pentsa dezakegu horietako eredu sexistak erabat gaindituta ditugula. Oker baino okerrago gabiltza, ez baitaude batere garatua kontu hau, eta gainera publizitate mesuak erdi ezkututa agertzen dira, gure oharpen gaitasuna ekiditeko; gugatik baloratuak izan ez daitezen.

Sei minutu bakarrik irauten duen ondorengo bideoak, garbi erakusten digu nola lantzen duten eredu sexistak, nola sortzen duten mutikoen eta neskatoan arteko aldea txiki-txikitatik. Katalogoetan egiten dizkiguten azken iradokizunak ere, badira horren froga.

Hainbat ikerlarik erakutsi digute ez dagoela aparteko alderik nesken eta mutilen artean jostailuak aukeratzeko orduan; nahiz eta betidanik entzutea tokatu izan zaigun neskak panpiñak dituztela gustuko, mutikoak akzioko jokoak dituzten bezelaxe.

Kontuak kontu, zer ikusi hura ikasi: kulturaren eta inguruaren eragina, geroago eta agiriago geratzen zaigu kontu honetan.

Esatea tokatzen zaiugu, beraz, txikiei ez zaiela nabaritzen desberdintasunik jolas aukeraketetan, eta aurre eskolatik gerora antzematen direla lehenengo aldeak, batez ere heziketa ereduaren eraginez.

Zer ote da modernitatea? Benetan argi dugu desberdintasuna eta sexismoa lehengo kontua dela. Jolasen katalogoak, iragarkiak…,  erabat kutxatuta daude.

IDEIA bat: Joan gaitezke gure seme-alabekin kontu hau ikertzera, ohiko merkatu publizitariotik at. Zer dertxozue? Ezaguntzen al duzue baten bat?

Nire eskubideak Altxorra dira

Identitatera, osasunera, aisira, ongizatera, babesera…Hauek eta gehiago dira guztiok ditugun eskubideak, pertsonak garelako. Haurrek eta nerabeek, ere bai.

Adingabeek babes berezia merezí dute, eta beraien eskubideak altxoar bezala bermatu.
Hori dela eta, gaur ospatzen dugu Nazio Batuen Asanbladak 1989ko azaroaren 20an, onartu zuela Haurren Eskubideen Itun-Eguna-ren urteurrena. Bertotik gogorarazi nahi diogu gizarteari, haurrak gure ALTXORRA direla, eta beraien eskubideak bermatu eta helaraztea gure betebeharra, aldi berean.

Bide batez, galdera batekin gatortzu; hots: Uste duzu nahiko zaintzen dugula altxor hau? Zer egi dezakegu adingabeen ongizatea hobeto bermatzeko?

Eman dezakezue zuen iritzia blog honetan, edota honetarako facebooken eta tuentin egin ditugun ebentoetan