A zelako gorabeheratsua den nerabezaroa!! Bai horixe. Asko sufritzen dute gure neska mutilek garai honetan, ez baita dena festa giroa. Ez horixe. Eta guk beraiekin, sentibera, goibel edo nahasturik ikusten ditugunean. Nola ez bada?
Zalantzati eta segurtasun faltaz bizi dira etengabe aldatzen ari zaien gorputz ezezagun baten baitan. Bestalde, geldigaitzeko borborrean bizi dute adimena, non beraien balioari, erakargarritasunari, nortasunari eta beste hainbeste gaiei buruz gaderak eginten dutelarik.
Eskerrak aspaldi atzean utzi izan nuen garai hura. Baita kapaz sentitzen naizelako beraiei gertatzen ari zaizkiena ulertzen ere. Gainera hortik pasatu izanak errelatibizatzeko aukera ematen dizu, eta ondoren badakizu gaur txarto pasatzen ari direnak, bihar, gainditzeko aukera izango dutela.
“Hormonen garai” honetan, batzuen beharrizanak, gustuak eta nahiak ez dute izaten umetan talde baitan izaten zuten sostengua. Ondoren sarri izaten dira kuadrila aldaketak bizipen berriak partekatzeko desioan.
Batzuk, akaso adoretsuenak, hasiera ematen diote beraien lehen saio sexualei. Besteei, agian nahiak gauzatu ezinik, zertxobait gehiexeago kostatzen zaie urrats hori ematea, ikara, lotsa edo segurtasun falta oztopo direlarik, besteak beste.
Lotura berriak egiten dira, lagun desberdinekin eta ondorengo dueloak bideratu behar. Definizioz, nerabea gizaki sensiblea da, nahiz eta mutilak sarritan, eta baita geroago eta gehiago neskak ere, oldarkor eta harro portatzen diren nagusien aurrean. Nagusien mundua irauli beharrean bizi dira eta hortik ulertu behar jokabide horiek. Baina, sakonean eta aldiberean nagusien babesa behar dute.
Aholkuak ematearen lagun ez naizen arren, komendatzen dizuet bai, anima itzazuela seme-alabek euren alde biguna ateratzera. Utz iezaiezue negar egiten, zabal eta gogo betean, izugarri etorriko zaie eta. Ausart zaitezte gizonok, zuok ere, negar egiten ez baitzarete gutxiago horregatik.