Oharra: Berba eginez ulertzeraino!!

16111 Zeuk Esan zerbitzuan era askotako deiak sartzen zauzkigu. Inoiz gurasoen jarrera zurrunaz aritzen dira:”…nire aitak ez dit uzten ezer egiten…gogaikarriak dira nire gurasoek!!…”

Horrelako iruzkinak ohikoak dira nerabeen artean. !3 edo 14 urterekin nork ez da eztabaidatu bere aita-amarekin modu zorrotzean? Edade horretako kontuak dira; nerabea aldaketa garaian baitago.

Behin eta berriz aipatzen diegu saiatu egin behar direla hitz egitera aita edota amarekin. Ostean barrezka hasten zaizkigu maiz, ez baitute ikusten berezko horrelako ahaleginetan aritzea.

Komunikazioa landu beharra dago ume-umetatik  familia barruan. Agian eguneko gorabeherak partekatuko bagenitu gure seme-alabekin hauek txikiak direnetik, zailtasun gutxiago izango genituzke hauek koskortuz gero bizipenez  lepo sentitzen direnetan.

Gainera jarduera hau aberasgarria litzateke bai seme-alaba zein gurasoetzako, nagusiok ere badugu zer ikasi gazteengandik!!

A zelako izenburua eman ziotena joan den astean telebistan ikusi nuen programa bati; hots: “Obsolescencia programada

Lehenengo begiradan kargutu nintzen zertaz zihoan eta nahiz eta hitz bitxi hori nahiko ulergaitza izan, ez ordea beren esanahia. Askoz argiago eta ezagunagoa den fenómeno bati buruz doa kontua, beraz.

Gure eguneroko tresneriaren bizi-iraupena laburrari buruzko hausnarketa dago uztarturik “obsolescencia” hitz potolo honen zeresanean. Gauzak ez omen dira luzarorora begira iraun ditzaten egiten;, garai bateko garbigailu, telebista edota auto txiki haien antzera, adibidez. Ez , ezta gutxiago ere: programatuta omen dago trenta zein aparato askoren bizia azkarra.

116111 Zeuk Esan zerbiztutik ariketa erraz zein dibertigarri bat proposatzen dizuegu.

Batetik ikus ezazue  aipatutako dokumentala; ordu betekoa da eta oso egoki egina. Bestalde, sar zaaitezte “Tresnen historia”-n, familia kide guztiok. Bideo bat da, ondo egina baita ere. Ikusi ostean, elkarrizketarako griña aukeran sartuko zaizue. Horrela bada, utzi askatasun osoz zuen seme-alabei iritzia ematen. Eta anima zaitezte zuek ere zuena ematen!!!

Komunikazio ariketa aberats bat izan daiteke familia giroa berotzeko. Saihestu tira.birak eta kargutu zaietezte, helburua iritziak partekatzea dela. Ez da gutxi!!

Zer deritzozue? Ondo pasatu eta esango diguzue!!

Nerabe normala al daukat!!!

Lehengo egunean hizketalditxo bat izan nuen telefonoz ama barekin. Dirudienez, emakume honen seme nerabeak ez du sasoi hauetan ezagun diren ohitura itsusi bat ere betetzen. Adibide gisa, erabat ordenatua omen dela bere gela txukuntzerakoan, eta ez doala sekula lotara ikaslanak burutu gabe, dio bere amak…Kezkati, galdetu zidan ea normala zen horrelako portaera bat!! (imajina dezaket hainbat guraso azazkalak jaten, ulertu ezinik nolatan bada honelako kezka xelebrerik!!)

Dena dela, argi gera dadila bakoitzak berea zaindu behar duela. Norberarena izaten da poz zein kezka iturri. Baina agian guraso askotxo kezkatiegi agertzen zaizkigu, eta emakume hori izan daiteke adibide bat.

Nerabe bakoitzak bere ritmoa zein bere azaugarriak pertsonalak ditu, eta ohikoak diren ohituretatik aparte egoteak ez du esan nahi ezer larririk gertatzen zaionik. Ez dezagun arazorik ekarri ez dagoen tokitik!!

Agian ikusiko bagenu portaera horiek gehiegizkoak direla eta burutu ezean ezinegon larria sumatzen diogula gure semeari…Sufrimentu emozionalaren agerpenak emango digu larritasunaren neurria. Horrelakoetan laguntza aurkitzea dugu bidea.

Zer egin talde presioaren aurrean?

Askok suposatzen duzuen bezala, Zeuk Esan zerbitzuan egunero jasaten ditugu hainbat txanka eta adarjotze. Gehienak talde giroan izaten dira, eta nahiz eta bat edo bi izan ohi diren mintzatzaile aukeratuak, nabari geratzen zaie taldearen barreen ordainean ari direla.

Gazteen artean moduak badira erabilgarri jomuga bat lortzeko beharrean, hau da: taldeko izan, bakar uneak uxatuz.

Moduak asko beraz. Aipatutakoa bat baino ez. Badaude, bestalde, denari “bai-bai-bai…” esanez talde-buruen esanetara daudenak, edo lotsaren-lots talde-mugan bizi direnak: ez barruan, ez kanpoan, ikaraz josiak.

Honelako gertakariak ematen direnean, burura dakizkiguke bizi izandako hainbat egoera. Agian ondorengo esaldiek ezagunak egingo zaizkizue:

“Nik ez nuen nahi, baina derrigortu egin ninduten”
“Ez nahiz ausartzen ezetza ematen, nire lagun izateari utziko diotelaren beldur banaiz”
“Kontrakoa esaten badiet, usteko dute koldar bat naizela”.

Egia esan, nerabezaroan nortasuna heldu barik dagoenez gero normalak izaten dira horrelako ikarak edo portaerak. Dena dela, erakutsi egin behar zaie gure gazteei EZ borobila esaten modu egokian.

Lehenik zaila egiten da, zeren denboraz mamitutako beldurrak indartuta daude gure baitan, baina urrats hori eman ostekoak errazagagoak irudikatzen zaizkigu gure begi bistan; ahaltsuagoa sentitzen garen einean.

Badaude hiruzpalau trikimailu segurtasuna lortzeko bidean lagungarri egingo zaizkienak:

  • “EZ” argi eta ulergarriaz erantzutea, da nik gustukoen dudana.(“…ez, eskerrik asko. Nik ez dut hori hartuko…”). Batzuetan ez dakite EZ esatea beraien eskubidea denik
  • Aitxakiak aurkitu. “…une honetan ezin dut, zeren…”.
  • Gaia aldatu eta alternatibak bilatu. “ Uste dut hobe litzatekeea zera hau egitea…”
  • Umorez erantzun: “…Egin ezazu zuk hain onura asko baditu…”

Gauza asko daude egiteko, baina hasi zaitezkete hauek martxan jartzen. Baduzue beste irteera berririk?

Bai senar-emazte bezala, baina ez guraso legez


Zerbitzu hau sortu  denetik eta senar-emazteen harteko banaketak direla medio, hainbat dei izan ditugu. Hauek beraien umeei buruzko kezkaz beteriko kontsultak egin ohi dizkigute, gaizki errotutako banaketek izaten badituzte ondorio  latzak umeengan.

Inoiz amek kexuka adierazi digute nola beraien senar-ohiek ez duten betetzen tentuz seme-alabekin egoteko txandak. Besteetan berriz, aitak izan dira astoraturik aipatu digutenak nola emazte-ohiek ez dieten uzten seme-alabak ikusi ere egiten. Honelako adibide asko aipatzeko moduan gaude eta denak umeen kalte iturri isla.

Banaketa bat ez da sekula inoren gustuko eta are gutxiago umeren bat bada tarteko. Luzaro irauten duen tragu latza pasatu beharra egoten da, zeren ordurarteko bizmodua bapatean aldrebesten zaigu, etorkizun iluna marrazten delarik gure begi aurrean. Dena den, denboraren joan-etorriak askotan hobekuntzaren alde egiten du, bitartean behar bezala ematen badira gutxieneko urrats batzuk.

Esaterik badugu hari horri tiratuz, gurasook banaketa bat burutzea ebazten dugunean ahalik eta gutxien nahastu behar ditugula gure seme-alabek erabaki horretan. Gure burmuinean guztiz zuztartu behar dugu banaketa bera bikotekidearekiko hartzen den erabakia dela eta horrek ez duela suposatzen umeengantik ere banatu bahar ganenik.

Hau ez da kontu samurra praktikara eroan behar denean, eta sarri nagusion arteko tirabiretan erabat korapilatzen ditugu familiako txikieanak gure gatazka pertsonalerako aliatuak aurki nahian.

Ongi etorriak izan Zeuk Esan- Helduak-Blogera!!

Zer da Zeuk Esan helduen Bloga.

Zeuk Esan zerbitzuak baditu zuoi laguntza eskeintzeko hainbat bide. Zerbitzuaren zutabe nagusia 116111 telefono zenbakia dugu, baina baditugu, besteak beste, Postontziaren aukerako erabilpena eta baita sare sozialen bidezko hedatze iraunkorra ere.

Hori guztia horrela delarik, ezinbestekoa egin zaigu Blog baten sorrera. Uste dugu idatzizko testuek abestasuna ekar diezagukeela helduon arteko elkar-ulertzeari.

Jakin badakigu, zerbitzu honen helburu nagusia adingabeei laguntza egoki bat ematea dela, baina eraberean ezin gara ahaztu gazte horien babes-lekua gurasoen aldamenean dagoela.

Horregatik Zeuk Esan nagusioi ere irekia dago, eta ahalengintzen ari gara zuokin ahalik eta hartu-eman  egokiena edukitzen. Justu horregatik egin dugu zuentzako Blog egokitu bat; bertan izan dezazue zuen irakurtze eta hausnarkerako leku bat, non aportazioak eta iritziak emateko  aukera izando duzuen.

Ongi etorriak izan bada Zeuk Esan Blog tentagarri hontara!!!