BIKOTEKIDE BANAKETA ETA SEME-ALABEN ONGIZATEA

Seme-alabak dituzten familietako osaketa azkar aldatzen ari da bikote banaketen areagotzearen ondorioz. Aldaketa honek, familiaren egitura eta familiarteko erlazioan eragina du.

Familia, seme-alaben hurbileko testuingurua eta babes sistema printzipala dela kontutan izanik, gurasoen banaketa, trantsizio zaila da seme-alabentzako.  Banaketak sortutako ezegonkortasunak, seme-alabengan desoreka emozionala eta sentimendu indartsuak eragin ditzake; baita antsietate handia eta pertsonen arteko arazoak ere.

Baina, seme-alaben ondoeza maila eragile askoren menpe dago. Alde batetik, gurasoen moldaketa, familia egoera eta pertsonalaren aurrean. Beste alde batetik, familiaz kanpoko familiartekoen eta lagunen babesa. Bestalde, bikotekide banaketaren ondorengo gatazkaren jarraipenak, harremanak liskartsu ditzake, etxeko gazteen egoera larriagotuz. Izan ere, gatazkaren luzapenak, seme-alaben garapen psikologiko, físiko eta eskolarra oztopa ditzake.

Esandakoarekin, ez ginateke larritu behar. Seme-alaben ongizaterako egoerari aurre egiteko modua aurkitu behar dugu. Aurre egiteak hauxe suposatzen du:

1.    Seme-alabekin, komunikazio egonkorra eta segurua mantendu. Halaber, ulermen egokia bilatu nagusien artean.
2.    Berrantolatu seme-alabekiko nagusien ardura, beti ere, gazteen ongizatea kontutan izanik
3.    Familia artekoen moldaketa eta autoestimua sustatu.
4.    Koherentzia eta familia unitate loturak matendu.
5.    Seme-alabeei beharrezkoa duten euskarri eta babes segurua eman.
6.    Babes soziala mantendu eta garatu.
7.    Zuzendu egoeraren eragina, seme-alabengan ondorio negatiboak saihesteko.

Hortaz, familia egoera berriaren aurrean, guraso lez, seme-alabei, beharrezko egokitzapena erraztea izando litzateke oinarria Beti ere, seme-alaben ongizatea kontutan izanik.

Nola galdu seme-alaben begirunea?

Han hemenka, izaten dugu gainez eginda deitzen diguten gurasoekin partekatzerik. Gainez eginda beraien seme-alaba nerabeen portaera bideraezinak direla eta. Behintzat horrela aurkeztzen dizkigute beraien kasuak…

Jakin badakigi, nola astintzen dituen nerabezaroak gazte horien barrenak, eta baita ingurukoemak ere, bide batez. Arau kontuak izaten dira hizpide horrelako deietan. Ez omen dute errespetatzen etxean markatutako mugak, etabar. Ez du ematen kontu berria denik, ezta?

Gurasook badugu lana, bai. Nola joka dezakegu bihurri eta entzungor jartzen zaigun seme-alaba nerabe baten aurrean?

Aldez aurretik, onartu beharra legote kotutxo bat; hau da: umetatik hazi eta hezi izan dugun neska edo mutil hori, ez dela nerabe bat, bere familiaren eskutik nerabezaroan sartu den neska edo mutil bat, baino. Nerabezaroak ez du inolako errurik.

Etapa kritikoa da bai; baina krisiaren eragina era batekoa edo bestekoa izan daiteke aurrekarien arabera. Prestakuntza aurretik egiten den lana da, eta lan horren harira une txarrak, benetako enbatak izan daitezke edo, aldiz, baita ekaitz eramangarriagoak. Hor gaude geu, gurasook, gure nortasunaren erantzule eta baita, sarri askotan, gure izaeraren biktima ere.

Hasi gaietezen, orduan, guk beraiengan dugun eragina aztertzen, beraien izaera kontrajarriaren baitan, beti baitago gure adibidearen lurrin ukaezina. Errespetua ez da Olentzerok ekarri beharreko oparia, lortu behar dugun gauza bat baino.Gainera, komeni zaigu jakitea gure seme-alabentzako hori dela oparik onera; hau da: bere gurasoekiko begirune sendo bat eraikitzea.

Nola lortu guzti hau? Planteatu ahal zara?

Har dezagun arnasa!!!

Ahalik eta lasaien egon. Jakin badakigu ez dela batere erraza, baina hain garrantsitzua da!!!. Seme-alabei ezin diegu berehalakoatasunezko erantzunik eman, ez eta pentsatu gabeko jarrerekin hezitu.

Gurasoren batek, estutasunez josita deitzen digunean, lasaitasuna berreskuratzen laguntzea da Zeuk Esanen dugun oinarrizko tresna. Barrua baretzea komeni izaten da, behar bezalako hausnarketa burutu eta erabaki zuzenagoak, ostean, hartu ahal izateko. Batzuetan lortzen dugu, baina ez beti.

Inoiz, larrialdia dena, hitz egin ostean, eguneroko arazo arrunt bat bihur daiteke. Baina badaude, arazoaren aurrean interbiderik ezin dutenek aurkitu.

Inoiz mintzatu gara konponbidearen ahalegina kontutan hartzeko gai ez direnekin. Hauek, salaketa edo zigorraren guran hurbitzen zaizkigu, bateko adingabe edo besteko irakasle zein monitoreri, ordainak bueltatzeko gogoz

Hain gora-goraka azaltzen zaizkigun gurasoek, ezin izango dute inolako konponbiderik aurkitu euren urduritasunaren kargun egiteko gai ez baldin badira; edo gutxienez, guregandik laguntzen uzten ez badira.

Again semeari edo alabari gertatu izan zaion zerbaitek astoratu dezake, gure deilari heldua. Baina, izan liteke ere, semeak edo alabak kontaturikoa subjetibotasunez zipristinduta egotea, eta garbiago esanda, baita antzerki-izaeraz azaldua ere. Behin baino sarriagotan gertatu izan zaigu.

Kasu horietan, ez da komeni burugabe jokatzea. Bata da semeari edo alabari sinestea, eta bestea ez planteatzea besteek (hau da: balizko errudunak) ere izan ditzaketela beraien ikuspuntua. Ikertu beharra dago, beraz, gertatutakoa, eta biderik onena ahalegin horretarako, testuingurua ulertzea izaten da. Nola eman diren gertakariak, non egon diren, nortzuk hartu dute parte, nola hasi den, etabar. Ikertzea, hori da: gertakarien lotura konprenitzea. Horren ostean, hartu lasai erabakiok!!!, baina ez ezazue eraki ezer, ulertze ahaleginik egin orduko. Bai?

Garrantzizkoa da beraz, gure umeekiko dugun protekzionismoaren izenean, iparrik ez galtzea. Kontuan izan, ezin dugula, itsu-itsuan, beraien alde egin. Izan ditzakete erantzunkizunik hainbat gertakaritan, nahiz eta gure aurrean errugabe legez azaldu. Amarruan jausten bagara, atera kontuak!!! Txarra guretzako, trarra gure umeentzako, baina txarragoa erruduntzat jotzen ditugunentzako.

Bai, bai; testuz ibil gaitezen.Gure adingabeek nolabaiteko iskanbila, gatazka edo larriunea azaltzean, kaltetuak balira aurkezten bazaizkigu, har dezagun arnasa ahalik eta sakonen. Ondoren, has gaitezen gertatutakoa konprenitzen; zerbait ulertzea ez baita babesik ez ematea. Babesa beti, baina heziketa ahaztu gabe.

Gabonetako jastailuak: Pentsa ezazu erosi aurretik

Gabonetako kanpainan sartu gara, eta hedabideak dena emanda dabiltza geu erakartu nahirik, patrikak husteko ahaleginean.

Inoiz entzun ohi dugu publizitateak ez omen duela eraginik gure erabakietan, jakinarren izan baduela. Egia da bai, publizitatea eraginkorragoa dela irizpide sendorik ez dutenen artean. Azpi mezuz josita dago eta konturatu ez arren, gure barru-barrura heltzea du helburu, gure desioen lorpena eta erakargarri jartzen dzkiguten produktu horien artean, nolabaiteko lotura fin bat sortuz.

Konturatzen al zarete gizon eta emakumeen inguruko zenbat eta zenbat estereotipo sartzen diguten muturretatik?Agian pentsa dezakegu horietako eredu sexistak erabat gaindituta ditugula. Oker baino okerrago gabiltza, ez baitaude batere garatua kontu hau, eta gainera publizitate mesuak erdi ezkututa agertzen dira, gure oharpen gaitasuna ekiditeko; gugatik baloratuak izan ez daitezen.

Sei minutu bakarrik irauten duen ondorengo bideoak, garbi erakusten digu nola lantzen duten eredu sexistak, nola sortzen duten mutikoen eta neskatoan arteko aldea txiki-txikitatik. Katalogoetan egiten dizkiguten azken iradokizunak ere, badira horren froga.

Hainbat ikerlarik erakutsi digute ez dagoela aparteko alderik nesken eta mutilen artean jostailuak aukeratzeko orduan; nahiz eta betidanik entzutea tokatu izan zaigun neskak panpiñak dituztela gustuko, mutikoak akzioko jokoak dituzten bezelaxe.

Kontuak kontu, zer ikusi hura ikasi: kulturaren eta inguruaren eragina, geroago eta agiriago geratzen zaigu kontu honetan.

Esatea tokatzen zaiugu, beraz, txikiei ez zaiela nabaritzen desberdintasunik jolas aukeraketetan, eta aurre eskolatik gerora antzematen direla lehenengo aldeak, batez ere heziketa ereduaren eraginez.

Zer ote da modernitatea? Benetan argi dugu desberdintasuna eta sexismoa lehengo kontua dela. Jolasen katalogoak, iragarkiak…,  erabat kutxatuta daude.

IDEIA bat: Joan gaitezke gure seme-alabekin kontu hau ikertzera, ohiko merkatu publizitariotik at. Zer dertxozue? Ezaguntzen al duzue baten bat?

Seme-alabak: gurasoen arteko harremanaren lekukoak

Familia sare bat da non afektua ahuntzen dena, etxekoen arteko lotura sortzen doan einean. Lokarri hori gauzatzen joan ohi da eguneroko uneen eskutik, bere gorabeherekin

Noiz behinka entzutea tokatzen zaigu honako hau:
-“Zelako zortea izan duten guraso hoiek bere alabarekin…”

Edo baita erabat kontrakoa ere; hau da:
-“Bai zorte txarra dutena guraso maitagarri horiek irten zaien seme alferrarekin…”

Jakin badakigu, gazte baten heziketa ez dagoela murriztuta etxeko girora eta bertako eraginera, baitaude beste mota batetako indarrak, haien artean, genétika bera, lagunartea edota beste nagusi batzuek beraiengan izan ditzaketen eragina, besteak beste.

Influentzia hauek izan daitezke nahi onerako nahi txarrerako, baina hala edo hola izan esan dezakegu beraien indarra ez dela familiak berak duen parekoa.

Gurasoengandik gureganatzen dugun esperientzia efektiboa, ondorengo bizipen guztien ardatz bihurtzen da. Etxean bizi dugun giro emozionala oinarri gorpuztuko zaigu gure baitan, lehena eta sustraikorrena delako aldi berean. Fenomeno hau onerako zein txarrerako izan daiteke, izan ere, afektu pozgarriek onurak dakartzaten bezala, giro gaiztoek ezbeharrak ekar ditzakete eta.

Kontuan hartu beharrako aspektu bat gure seme-alaben heziketaren harira, gurasoen harteko harrena bera da, ezbairik gabe. Oker ibil gaitezke ustean hezitzea seme-alabenganako eskuhartze zuzena dela bakarrik, zeren hezitzen ari gara baita gurasook gure artean liskarrean, hzketatzen edo muturtuta ari garenean ere.

Haiek beti dira bere hurbilean gertatzen denaren lekuko, eta nahiz eta sarritan uste dugun ez direla konturatzen (batez ere gaztetxoagoak direnean), denetaz ohartzen dira. Eta horrela izanik, pentsa dezakegu gurasoek ditugun elkarrenganako moduek eragin potoloa dutela beraien izaeraren formakuntzan.

Kontsumismoaren grinez bizi al dira gaurko umeek?

Ez dakit non irakurri dudan etxeetako erosketen %60a umeei zuzenduta daudela.
Nireak bezalakoak badira ez zait arraroa egiten, zeren urte batetik besterako oinetakoak ere ezin izaten ditut aprobetxatu. Baina idatzia behar beharrezko gauzetaz ez zen ari, baizik eta beste horietako kapritxuetaz baino.

Jostailuen Instituto Teknologiakoak (JIT), lan bat aurkeztu zuen 22010eko ekainean: “The Now Generation. Umeen perfil sozial, datuak eta karakterizazioa”. Bertan gaur egungo belaunaldiari buruzko ikuspegi bat agertzen da. Txosten honek argi adierazten du nolako kontsumitzaile sena duten egungo txikiek.

Urte batzuk direla erreportaje bat ikusi nuen non erakusten zen nolako estrategiak eralbiltzen zuten empresek gazteriaren kontsumo grina berpiztu eta mantetzeko. Horrela agertu ziren tendentzia berrien detektatzaileak. Irten kalera, ikusi zer egiten zuten bakar batzuek eta ondoren saldu azkenengo berrikuntza bat izan balitz bezala. Berriaren bizigarria agortzen denean, arrakastaren arrakastaz zahartu egin delako, ondorengoak asmatu eta kalera berriro atera, saltzera!!!

Baina guzti horren aurrean nolako eragina izan dezakegu gurasook gure seme-alabengan. Ba al daukagu gure seme-alabei ezetz esateko betarik beraien eskaera geldiezinizkoaren aurrean?

Gurasoen azalean jarri beharko…

Atentatu izugarri baten lekuko izan da Norvegia joan den ostiralean. Hainbat biktima ondorioz. Hain ezohikoa den gertakari honek shock egoeran utzi izan ditu denak herrialde honetan, sinetsi eta ulertu ezinik.

Nola ez bada bortizkeria horren ondoren joan direnekin oroitu? Nola ez bada beraien familiekin? Gogorra izan beharko hil diren etxekoen azalean jartzea. Nolako  amorroa eta inpotentzia…,nolako hutsunea eta etsipena biziko dute hauek?

Bestalde, ez da samurra izango triskantza bera sortu izan duen gurasoen sentipena. Ez da gozoa izango, ez. Honen harira, egunotan iturri batzuk jaso dute sarraski egilearen aitaren erreakzioa. Gizon honek nola eduki behar zuen barrua esan zuenean semeagatik :“inor hil orduko, hobe bere buruaz beste egin egin izan balu…”.

Nahiz eta kasu hau markatik kanporakoa den, jakin badakigu eguneroko bizitzan gurasoek hainbatetan pairatzen dituztela seme-alaben akatsen ordaina. Erantzule sentitzen dira aita-amek seme-alaben jokaerekin, eta atsekabea mingarria bihurtzen denean errudun sentitzen dira gehienetan.

Nerabe normala daukat!!!

Bere semeaz kezkatuta zegoen ama batek esan zidan.

Egia da bai, nerabeen ezaugarri nabarienak ez direla konstantzia eta oreka, baina ama honen semea “gehiegi” ardaratzen omen da bere etxeko eginbeharrez. Berandu irtetzen da etxetik bere logela txukuntzeko,  garai bateko amek egiten zuten bezala, edota ez omen da oheratzen lanak bukatu aurretik nahiz eta beranduegi amaitu, etabar.

Emakume hau kezkatuta agertzen zitzaidan , bere semearen ohitura “arraro” hauek arazo psikologiko baten ezaugarri izango ote zirelakoan.

Imagina dezaket hainbat guraso negarrez inbidiaren inbidiaz, lerro hauek irakurtzean. Zergatik nireak ez du arazo hori?, esango lukete aita-ama hauek.

Denori kezkatzen digu etxekoak. Nola bestela? Agian badaude ezeri garrantziarik ematen ez dioten tripa-zabalak ere, baina gehiengoa ez dut uste horrelakoa denik. Normalean gure seme-alaben aldaketei begira gaude gehienok, eta beraiekiko dugun buruhauste asko eta asko hortiz doaz.

Edozein “Psicología Ebolutibako” manualean agertzen zaigu “haurraren lehenego agina sei hilabetekin irtetzen dela”. Bai, baina jaikin badakigu gutxi goraberakoa dela egia hori, eta kasu askotan beranduago edo arinago irtetzen direla; hau da: tokatzen denean, jakina.

Honekin nora noa? Argi utzi nahi dut erlatibizatu egin behar direla gizakion garapeneko lorpenak. Nerabeekin ere berdin pasatzen da, zalantzrik gabe. Nahiz eta ohikoa ez den aipatutako ama honen semeak dituen ohitura “helduak”, ezin esan bada ohitura horiek normalak ez direnik, bale?

Ez ditzagun arazorik bilatu ez dauden tokian!!!

Hori bai, desberdina litzateke portaera bera lekuz kanpokoa balitz eta bere egiteko horiek ez egiteak sufrimendu nabaria sortuko balioke gazteari . Orduan kontsultatu beharko genuke profesional bat  gu argi gintzan

Normala da kezkatzea seme-alaben kontuetaz, horregatik bada zalantzrik baduzue bila ezazue konfidantzazko ingurukide lagungarria bat. Berba egiteak eta bestearen ikuspuntua entzute hutsak ikara ezabatu edo murrizten digu askotan. Distantzia hartu beharra dago behar bezala baloratzeko kezka-iturria eta ondoren biderapen egoki bat asmatu.

Badakizue hemen guatuzuela 116111 an, gauza hauetaz gustura mintzatzeko.

Eta ez ahaztu seme-alabez gozatzeaz!!!

Ni ez naiz arrazista

Pareja mixtaAma bat:”…Ni ez naiz arrazista. Niri berdin zait larruaren kolorea, baina kezkatuta nabil aspaldion nire 15 urteko alabarekin, zeren instituzio batetan bizi den musulmandar batekin baitabil….

…Nire alaba txerri okelari uko egiten ari zaio, bere neska-lagunekin jada ez da irtetzen, eta etxean ikaratan gaude aldaketa dezente ematen ari delako…
…Deitzen dizuet ea zerbaitetan lagundu ahal didazuen…”

Zeuk Esa: “…Eta nolatako laguntza behar duzu bada? “

Ab: “Ez dakit…Gustatuko litzaidake berarekin hitz egingo bazenute, eta ondoren instituzio horretako arduradunekin baira ere, ea mutiko horri esaten dioten bere portaera ez dela hoberena gure alabarentzako. Ez dakit, kontua da guk ez dugula nahi txarrik gure alabarentzako”

ZE: “Eta zuk hitz egin al duzu alabarekin?”

Ab: “Bai, baina horri buruz hitz egiten dugun bakoitzean haserretu eginten zaigu eta egoskor ipintzen da…”

ZE: “Eta ahalegindu zarete instituzio horretako arduradunekin hitz egiten?”

Ab: “Bai, eta Hezitzaileak esan zigun mutil zintzoa eta arduratsua dela. Baina guk esan diogu gure alabak izan dituen aldaketak kezkagarriak direla, eta bera muturtu egin zitzaigun eta ondoren ez zuen nahi izan mutilari buruzko informazioa gehiagorik eman. … “
ZE: “Ez da arraroa, ezta? Azken finean ematen du ikararen ondorioz zure portaera sakartu egin omen dela, zeren alabarekin ezin duzu lasai mintzatzu eta Hezitzailearekin ere muturtuta amaitu duzue. Hain urduri egoteko arrazoirik ba al duzu?”

AB: “Bai, badakit. Baina, ez daukagu argi… Zer egin dezakegu?

ZE: “Uste dut, une honetan mutil horrek aukera bat merezi duela. Nik ulertzen dizut duzun  kezka, baina alabarekin hobe izando duzu jarrera samurragoa izan, agian orduan zabalago hitz egiteko aukera izan dezakezu eta….”

Ab: “Baina nola egiten da hori?”

ZE: “Errazagoa izango zaizu zure alabaren sentimenduak ulertzeko gauza bazara, zeren orduan mutil horrekin duen harremana ez duzu erabat ezezkor epaituko. ……

…zure kezka zein da, zure alabak mutil-laguna duela, edo mutil launaren jatorria?…….

…..berarengana hurbildu beherra duzu, bestela hurrengo batean ere arazo bera errepikatuko zaizu eta…

…pentsa ezazu zure 15 urteko neskatoak bere biziko bikotea izando balitz biziko duela harreman hau, eta ikusten badu erezeloak dituzula mutilaren azalaren koloreagatik edota bere jatorriagatik, tinkoago ipiniko da bere nahiaren defentsan…

Ab: “Beno, ahaleginduko gara zuk esaten diguzuna egiten, baina ez dakit…!!!