MIntza gaitezen baikortasunez gure gazteez

Peleas de adultos - Helduen arteko borrokaEz da 116111an jasotako deia. Aldiz, lehengunean kaletik nenbilela gertatutako gertakari batekin natortzue oraingoan

Sarritan gaurko adingabeen izaeraz eta baloreen gabeziaz mintzatzen gara helduok, bai profesionalok, bai hedabideek eta baita beste toki askotatik ere.Etengabeko matraka zaharkitu eta aspaldikoa izanik, bada bai hizketagaia helduon artean, eta esango nuke baikortasunez mintzatzeko dugun gabezia begi bistan uzten digula
“Gazteek alferrak dira!!, ez daukate inolako jakin-minik, ez balorerik…”

Pentsakera hau ez da oraingoa, ezta gutxiago ere. Aristotelesek isla zuenean idatziz bere garaikideen pentsamentuak, honela zioen: “Egungo gazteek ez daukate kontrolik eta beti daude haserre. Ez daukate errespeturik nagusiekiko, ez daukate edukaziorik eta moralik”. Platón ere bat zetorren bere ikaslearekin: ¿Zer gertatzen zaie gure gazteei? Ez die nagusiei zein gurasoei kasurik egiten. Ez dute errespetatzen legedia. Zentzu gabeko ideiak aldarrikatzen dituzte kaleetan zehar. Indargabetzen ari zaie morala. Zer izango da?

Ez da hereneguneko kontua, beraz. Baina nahi eta ez den arren, nerabe eta oroar gazteriari buruzko begirada gutxiezkoer hori, behin eta berriro errepitzan zaigu historian zehar, denboraren joan-etorriarekin loturarik izango ez balu bezala.

Ba post honetan begirune hori errefusatu nahi dugu, eta horretarako dakarkizuet istorio bitxi bat non nerabe biren portaera heldua gailentzen den nagusi biren portaera traketzaren ondoan. Bitxia benetan
Kontua zera da: 55 urte ondo pasatutako gizonezko bi mokoko hasi omen zirela kalean, batek zeraman txakurra eta haren eskubideak zirela medio.

Bapatean, Atilak harroputz deitu zion Anibali, eta honek “ostia pare bat eman baietz” erantzun besteari.A tilak berriz “ea nik ematen badizut zuri!!” mehatxatu Anibal, eta…
Alboan, 15-18 urte bitarteko lau gazte zeuden eserilu batetan trankil mobilekin, tiki-takan, jolasean. Di-da batean altxatu ziren. Hitzik esan gabe, bi hurbildu ziren Atilen ondora, eta beste biak Anibalengana joan. Trankil eta egoki, lasaitasunez, banatu zituzten, naiz eta batak paparretik kolpeta zeukan bestean eta…
“…Lasai , benga ba. Trankil, bukatu da. Benga lasai zu, ala tranquil tio…”

Portaera eta hizkera hobezinarekin, izugarriako errepasua emanez helduei, hauek agresibidade maila gutxitu egin zuten, eta azkenik bakoitza bere aldetik joan zen berba izorrak alde batetara utzita.

Gazteek bueltatu ziren eserilekura, eta ezer gertatu izan ez balitz bezela, beraien ziber-jolasekin jarraitu zuten; ez dakigu gertatutakoa washapetik kontatzeko edo …

Erabat gustatu zitzaidan gazteen portaera, baina ez gutxiago inguruan zeuden helduen artean sortu zen elkarriaketa..

“Gazteak direla eta ez direla!! Begira orain ere nork eman duen ilkasgaia!!”

Gogora ezazue gaurko kontaketa, norbait kexuka entzuten duzunean gazte guztien harira. Baikorrak izan gaitezen!… edo ahaztuta omen dugu nolakoa izan genuen nerabezaroa, eta nolako mina egiten ziguten “garrantzia gabeko” komentario batzuk.

Ezina ekinez egina

esfuerzo - ezina ekinez eginaGaur erabat pozik nago. Pozgarria da ikustea nola doazen aurrera  gure seme-alabak, eta baita lana saiatuaren emaitzak ikusten ditugunean ere.

Lagun batzuk  hainbat udatan etxera ekarri zuten “harrerako ume bat”, eskondu egiten da aurten. Urte asko izan ziren, eta lotura afektiboa areagotu egin zitzaien guztiei. Haurra mutikotu zenetik etortzeari utzi egin behar izan zion, baina teknologia berriei esker beraien arteko kontaktoa ez zen inolaz ere galdu. Eta noski, gure mutilak bere eskontza egunerako nire lagunen familia osoa konbidatu zuen. Bizipen zirraragarria egin zitzaien nire lagun hauei

Kontatu egin zidaten eskon-berriaren ume garaia. Nolako egoeran etortzen zen eta baita oporrak bukatu ostean, zein tristea egiten zitzaion bueltako bidea hartu beharra. Zeintzuk ziren eramaten zituen opariak, eta zeintzuk ez eramatea komegarriago ziren.

“Gaizki ikusteak mindu egiten gintuen” -esaten zidan lagunak- “Bere etxera bueltatzen zenean, ez genekian nola zeuden, ez eta hurrengo uda garaien etortzeari uztiko zion, etabar”

“Bost urte egin berri zituela etorrri zen lehenik gure etxera, eta gaur hogeita bi urte mando ditu. Gradu ertain bat egiten ari da, ez baitauka dirurik gehiagora heltzeko. Gainera bere ikasketak, lana eginaz ordaintzen ditu” -harro, Bixente lagunak-

Nire inguru hurbilean begiradatxo bat botatzea baino ez daukat konturatzeko berdintasunaren kontu hori ipuin bat dela. Izugarria da  herrialde batzuren artean dagoen desberdintasuna . Han 22 urterekin aspaldi utzia dute atzean nerabezaroa, eta beraien bizitzen kargu egiten dira, nahi eta nahi ez. Ordea, hemengo batzuk ez daramate norabide berbera.

Desberdintasun kulturalak? Batzuen eta besteen arteko bizi-aukeren desoreka ?

Dena dela, egin dezagun hausnarketa sakona gai honen inguruan. Telebistan atera beharko luketeen historiak baitira hauek, hau da: ezerezetik irten eta burrukaren eraginez, bizi honetan duintasunezko non egon bat sortu dutenena, hain zuzen ere.

Zergatik barka eskatzea den hain garrantzitsua

Gurasoekin izan nuen eskola bilera batetan, bati baino gehiago entzun nion esaten gurasoek ez genuekeela barkamenik eskatu behar gure seme-alabei, hori autoritatea falta bezala uler dezaketelako. Baina hori ez da hórrela, inondik ere!

Barkamena eskatu - Pedir perdón
Barkamena eskatu – Pedir perdón

Seme-alabak hasiak ditugun gurasook, jakin badakigu, denbora eta eskarmendua izan baitugu lagun bide horretan, zenbaterainoko garrantzia duen errespetuak eguneroko bizikidetzan. Ez ala? Baina eraberean ohartuta gaude kontu horren zailtasunarekin, zeren aho betez diogun “errespetu” horren harira, beste hainbat balore edo ezaugarri daude lotuta: enpatia, pazientzia edo arretaz entzuten jakitea, besteak beste.

Ez da erraza eguneroko bizitza, eta, behar bada, oraindik zailagoa nerabe bat duzunean etxean, zeren garai hura erabakigarria eta konplexua baita gerora begira, eta gurasook erabat gogaigarriak bihur gaitezke beraientzat sasoi honetan.

Egia da bai, pazientzia ezinbesteko baliabidea dugula nagusiok beraiekin eztabaidan jartzen garenean, baina haiek ere martxan jarri behar izan ohi dute tresna bera ulergaitz, besteak beste, sentitzen direnean.

Hona hemen nire buruari ematen dizkiodan arrazoi batzuk barkamenaren onurak garrantzizkotzat jotzeko:

  • Seme-alabek ikasiko dute ez direla beti arrazoiaren jabe, eta erratuta egotea ez dela gabezia bat.
  • Konturatuko dira barkamena eskatzea ez dela erraza eta/baina praktikan jartzen badute sendoago sentitzen lagunaraziko diotela.
  • Zintzotasun jarrera etxean ikusi eta ikasteak, onura ordainezinak ekar dakizkioke gazteari
  • Nerabeak ikasiko du nolako garrantzia duen elkar-kontrako jarreren aurrean barkamenaren duintasunak.
  • Garrantzitsua,baita ere, onartzea besteen autokontrol galerak, eta ez horregatik “itxi atea” elkar ulertzeari.
  • Barkamena eskatzen duenak errepetua merezi duelako

Azken finean, barka eskatzen dakienak besteak errespetatzen ikasten du, eta horrek bere burua errespetatzera eramango dio.

Geure onetik ez ateratzeko hainbat aholku

frases_de_madre

Iraila. Guraso asko lanera itzultzen dira udako oporrak igaro eta gero. Beraien seme-alabek oraindik ez dute eskolarik. Hilabete estreinatu berriaren lehen lanegunetako batean aita edo ama etxera itzultzean haserre bizian jartzeko giro ezin egokiagoa sortzen da, lanean egun txarra igaro dutelako eta, gainera, gaztetxoak, etxean ezer ez egiteaz gain, dena hankaz gora jarri duelako. Zer gertatzen da? Bada, gurasoa bere onetik ateratzen dela, lau garrasi bota eta, gainera, azkenean damutu ere egin daitekeela. Eta hortik aparte, horrek zerbaiterako balio izan du? Esan nahi duguna da, etsipena kanporatzeaz gainera, semeak edo alabak zerbait ikasi du?

Esan dugun bezala, aurreko paragrafoan gertatzen den egoeraren antzeko bat gertatzeko datak iritsi direla eta, hainbat jarraibide utziko ditugu hemen, beharbada ongi etor daitezkeenak hain zuzen ere hori ez gertatzeko, hau da, geure onetik atera ez eta lasai mantentzeko:

– Oso haserre gaudela onartu eta ez erreakzionatzea erabakitzea, hau da, nagusitzen zaigun amorruari biderik ez ematea.
– Lasaitasuna berreskuratzea; horretarako, baliagarria gerta dakiguke gelatik irtetea, begiak itxi eta itxarotea edo beste norabait begiratzea, 10 arte zenbatzea, etab., lasaitasuna berreskuratzeko behar dugun espazioa eta denbora izan dezagun.
– Lasaitu garenean gertaerak deskribatuko dituzten esaldiak erabiltzea, deskalifikazioak eta akusazioak alde batera utzita.
– Umore ona erabiltzea oso tresna indartsua da giroa leuntzeko, gertaerak desdramatizatzeko eta lasaitasunera itzultzeko.
– Gertatu dena orainaldian kokatzea, honelako etiketarik gehitu gabe: “desastre hutsa zara”, “alfer halakoa”, “beti…”, “horrela ez zara inora iritsiko”, inoiz ez duzu egiten…”, etab.
– Ohar edo gutun labur bat idaztea, gertatu dena, nola sentitu garen, eta arazoa konpontzeko guk egin behar genukeena edo hark egitea nahi genukeena deskribatzeko.
– Geure onetik atera bagara, barkamena eskatzea edo gertatutakoa sentitzen dugula erakustea.

Horiek praktikan jartzeko hainbat aholku baino ez dira, eta seguru zuek beste hainbat dituzuela horrelako egoeretan erabiltzeko… Kontatuko al dizkiguzue?

Mutila eta itsasoa

Trajedun gizon hark, merezitako atseden egun batzuk hartzea pentsatu zuen itsasertzeko herrizka batetan. Kotxeen zarata, ordutegi gogaigarri eta zentzu gabeko presazko bizimodutik aldegin nahi zuen, erabat.

Iritsi eta berehala aparkatu zuen BMWa, eta gorbataren korapiloa deseginaz batera ohinak jarri zituen lurrean. Alokatuta zuen apartamentu dotore hartara zihoala, oharttu zen lehenengo aldiz bere ejekutiboaren zapaten metalezko kirrizkaz.

Laster batean aurkitu zuen ateta. Atea irekita zegoen eta igogailurik ikusi ez zuenean arnasots negagarria bat irten zaion.

Nekatuta eta goibel sentitzen zen. Itsaso zabalaren ikuspegiak ezin zion barne larrialdia baretu, baina bai ordea tristuta sentipenetara murgilarazi. Animoa zertxobait suspertu nahian, bere ganorabako trajea soinetik kentzea erabaki zuen. Kamiseta bat eta abarketa parea nahiko lirateke inguru berri honetara egokitzen sentitzen hasteko eta begi bistan zuen hondartzara buelta bat eman. Hala eta guztiz ere, samintasuna urdailean errotuta sentitzen zuen eta izenik gabeko zulo hura areagotze aldera zihoakion.

Portura irten eta oinez hasi zen erabat pentsakor, eta konturatu orduko hodartza atarian aurkitu zuen burua. Ikusi zuen norbait zebilela urrunean mugimendu arraroak egiten, dantzan ibiliko balitz bezala edo. Hurreratu zenean ikusi zuen itsaz izarrak batzen zebilen mutiko bat zela. Batzen urertzetik eta baita itsasora indarrez batotzen ere.

Gizonak galdetu zion mutilari zertan zebilen. Hark erantzun zion:2

“Lehorrean geratzen diren itsas izarrak batu eta itsasora bueltatzen ari naiz. Marea gehiegi beheratu da asko hil egingo dira”

Orduan gizonak esan zuen:

“ Baina egiten ari zarenak ez dauko zentzurik. Lehena zure zori da; hoiek hil egingo dira eta baita beste abere batzuren jana izango ere. Milaka itsas izar daude eta sekula ez duzu denborarik izango denak salbatzeko”

Mutilak zuzen begiratu zion gizonari; hartu zuen itsas izar bat eta jaurti zuen kementsu olatuen gainetik…

“…honentzako badauka zentzua…!!!”- esanik.

Gizonak, harrituta, aldegin zuen ezin baitzuen ulertu mutikoaren jokaera. Gau hortan ez zuen lo lasairik izan; mutilarekin amets egin zuen. Gaztea ikusten zuen itsas izarrak salbatzen behien eta berriro… Hurrengo goizean arinaketan bueltatu zen hondartzara, topatu zuen mutila eta itsas izarrak salbatzen lagundu zion.

“NIRE AMAK EZ NINDUEN SEKULA ONARTU NAIZEN BEZALA”

abrazo materno  -  amaren besarkada
abrazo materno – amaren besarkada

17 urteko neska batek deitu digu barrua hustutzeko beharrean, amarekin izan duen harremana hizpide izan delarik.
Hobeto zegoela baina gogorrak igaro eta gero, inoiz ez baita sentitu onartua amarengandik.

Aitortza horren aurrean barruak buelta eman zidan. Ez dakit  egoera berean egon litekeen inor ezagugutzen duzuen. Gurasook ,batzuetan, adierazten diegun  exijentzia gehiegizkoa izan daiteke. Maitasunaren aitzakiarekin, buru-belarri, sar nahi dizkiegu guretzat eredugarri diren portaerak etabar.

“zer pena hortzak horrela izana”, “hor bada; ezin duzu argaldu eta…”, “ ez duzu zure nebak bezalako ile disdiratsua”

Mingarriak ez al dira honelako erretolikak?. Maite ditugu gure seme-alabak, baina maitasuna adierazteko modurik hoberena beraien izaera onartzea dela, uste dugu.

“zaren bezala maite zaitut; gorri, zuri,betz. Maite zaitut zu zeu zarelako, eta zaren bezala ikaragarria zara…”

“Amak ez zidan onartu nintzen bezala”. Ez da lehenengo aldia horrelakoa entzuten dudana. Seguru nago, guraso hoiek hoberena nahi izango zutela berarentzat. Agian ez zuten kontuan hartu bere hitzen zenbaterainikoa. “Hobetzea duzu…” hark, itzulpen mingarria zuen “ ez zara nahikoa” batetan, agian. Nahiko zama autoestimurako eta baita oztopoa ere harremanetarako, besteak beste.

Gurasook ikasiko bagenu “maite zaitut zaren bezalakoa” esaten. Gure seme-alabek ahal izango baligute gureganako kexuak adierazi; hau da: “epaituta sentitzen naiz; pentsatzen dut sekula ez naizela nahiko izango zuretzat…,”. Agian dena errazago izango litzateke.

Etsipen handiz aitortu zidan neskato honek bere bizipenak.

“Gogortu egin behar izan naiz. Ohartu nintzen sekula ez nintzela nahiko izango nire amarentzako, eta baita onartu egin behar nuela ere.Esan egin diot, barruan mina ematen zidan eta, baina esan nionean ez zidan sinetsi. Nire haserrealdi hutsa zelakoan zegoen…/…

“Tontakeriak” –erantzun zidan

…/… eta erantzunak berak, min gehiego ekarri zidan. Baina , esan nion behintzat, eta akaso egunen batean kontura zezake nire bizipenez, erasotua sentitu barik.”

Uste dut, honelako testigantzak bai merezi duela benetako hausnarketa bat.

Astean bost alditan gutxienez jaten al duzue familiarekin?

Badira egunak zeinetan geure seme-alabek ez dute irakurtzen, beharbada ezta algebra erabili aldi batetan baino gehiagotan ere eta egun osoan ez dute ezer idazten ezta arau ortografikoak erabili ere. Baina BADAGO egun guztietan egiten duten gauza bat: JAN EGIN.

Hori bai!!!Hori garrantzitsua izan beharko litzateke geure seme-alaben heziketan! Elikadurari eta osasun-ohiturei buruzko heziketa egokia.

Eta zer ari da gertatzen? Zergatik euren lehenengo hilabeteetan egoki elikatzen diegu eta ondoren, pixkanaka, elikagai desberdinak gehitzen dizkiegu, opil industriala eta zuku poteratuak askari gisa emanez, fruta urrunetik ikusiz eta gainera geure nerabeei hamaiketakoan txokolatezko palmerak edo gusanitoak hartzen baimenduz?

Badirudienez, elikadura-ohituren jarraipena eta kontrola, gurasoak etxean egunaren epe gehienetan ez egoteagatik baldintzaturik dago eta baita presan oinarritutako dietarekiko presioa gogorra ere. Baina, egitan, bai etxeetatik bai ikastetxeetatik ohitura osasuntsuetan hesitzeko ardura izan behar dugu.

Link bat errazten dizuegu ezin ahaztu dezakeguna gogorarazteko. Modu honetan, 83 minutu gordetzeko animatzen zaituztegu “Más allá del peso” dokumentalaz gozatzeko, zeinean elikadura osasuntsu baten garrantzia agertzen da era hunkigarri batean. Goian ikus desakezue ‘Play’ botoia sakatuz.

Astean, gutxienez, bost alditan zuen familiarekin jaten duzuen edo ez zuen buruari galdetzeko bultzatzen zaituztegu. Erantzuna ezekoa bada, zuen eredua berrikusi beharko da agian, ez?

BIKOTEKIDE BANAKETA ETA SEME-ALABEN ONGIZATEA

Seme-alabak dituzten familietako osaketa azkar aldatzen ari da bikote banaketen areagotzearen ondorioz. Aldaketa honek, familiaren egitura eta familiarteko erlazioan eragina du.

Familia, seme-alaben hurbileko testuingurua eta babes sistema printzipala dela kontutan izanik, gurasoen banaketa, trantsizio zaila da seme-alabentzako.  Banaketak sortutako ezegonkortasunak, seme-alabengan desoreka emozionala eta sentimendu indartsuak eragin ditzake; baita antsietate handia eta pertsonen arteko arazoak ere.

Baina, seme-alaben ondoeza maila eragile askoren menpe dago. Alde batetik, gurasoen moldaketa, familia egoera eta pertsonalaren aurrean. Beste alde batetik, familiaz kanpoko familiartekoen eta lagunen babesa. Bestalde, bikotekide banaketaren ondorengo gatazkaren jarraipenak, harremanak liskartsu ditzake, etxeko gazteen egoera larriagotuz. Izan ere, gatazkaren luzapenak, seme-alaben garapen psikologiko, físiko eta eskolarra oztopa ditzake.

Esandakoarekin, ez ginateke larritu behar. Seme-alaben ongizaterako egoerari aurre egiteko modua aurkitu behar dugu. Aurre egiteak hauxe suposatzen du:

1.    Seme-alabekin, komunikazio egonkorra eta segurua mantendu. Halaber, ulermen egokia bilatu nagusien artean.
2.    Berrantolatu seme-alabekiko nagusien ardura, beti ere, gazteen ongizatea kontutan izanik
3.    Familia artekoen moldaketa eta autoestimua sustatu.
4.    Koherentzia eta familia unitate loturak matendu.
5.    Seme-alabeei beharrezkoa duten euskarri eta babes segurua eman.
6.    Babes soziala mantendu eta garatu.
7.    Zuzendu egoeraren eragina, seme-alabengan ondorio negatiboak saihesteko.

Hortaz, familia egoera berriaren aurrean, guraso lez, seme-alabei, beharrezko egokitzapena erraztea izando litzateke oinarria Beti ere, seme-alaben ongizatea kontutan izanik.

Tablet eta Smartphone: oinarrizko aholkuak erabilera on baterako

Urte Berri on guztioi!!! Nola joan dira Eguberriak? Gu geu, hemen egon gara 116111 telefono zenbakiaren atzean.

Nola portatu izan dira Olentzero, Aita Noel edo Hiru Erregeak? Agian zuotariko batzuekin ongi. Tablet-ak, smartphone-ak, etabar. Hauek bai opariak!!! Agian, guraso batzuk ez dira izango mota horietako oparien defentsoreak, baina egongo dira baita begi onekin ikusten dituztenek ere.

Hauentzako eta, batez ere, tresna hauen erabileraren arriskuak gutxitze aldera, oinarrizko aholku batzuk ekartera gatoz. Aholku hauek, elkarrizketaren bitartez aplikatu behar dira. Aholku errazak eta baliogarriak, erabat. Bagoaz.

– Neska-mutilak laster ikasiko dute nola  atera behar zaion etekina tablet edo smartphone bati. Baina, aldiberean, ikasi behar dute zeintzuk diren erabiliera txar baten arriskuak.

– Jaki behar dute non, nola eta noiz erabili behar duten honelako tresna berri bat.

-Erosketa egin orduko, gurasoek  ikasi beharko lukete  gadget hauen inguruko oinarrizko aspektu batzuk bereizten. Adibidez: nolako tresneri aukerak dauden, nolako aplikazioak dauzkaten eta baita nolako programak eta zerbitzuak ere.

– Txikienei begira, derrigorra litzateke konfigurazio on bat egitea. Iragazkiak jarri, eduki ezegokiak edo arriskutsuak ematen duten web orrietara sar ez daitezen.

– Gazteak errespetuz jokatu behar dute bai sarean ari direnean eta baita on-line jokoetan ere. CIBER-JASARPENA delitua da (erasoak, irainak, xantaiak, txantxa itsusiak, etabar)

Guraso bezala, gure seme-alabei, aholku hauek ematen saiatu behar gara. Nahi izanez gero, begira dezakezue ondorengo artikulua, bertatik atera baitugu gure idatzia.

Begira ezazue, baita estatu batuetako ama baten adibidea ere. Hark iPhone bat oparitu zion bere semari, baina baita arau zoragarriak ipini ere. Irakur ezazue hemen.