Udako oporrak ia-ia hemen daude. Lagunekin egoteko aukera, hondartza, igerilekua, atsedena… Ze ondo!!

Ala ez hainbeste? Umeek eta gaztetxoek grinez itxaroten dute atsedenaldi hau, baina hainbat gurasok -sasoi erdia, gutxienez, lan egiten dutenek-, malabarismoak egin ohi dituzte, oporraldi hauean, guztiak ahal den neurrian disfruta dezaten.

Familia batzuk, diru aldetik arazorik ez daukatenek, errazago dute haien seme alabak  nahi dituzten jarduetara eroatea. Baina gehienek, direnak eta ez direnak egin behar izaten  dute oporraldia egokiz antolatzeko.

Zorionez, familia batzuetan  aitona/amonen laguntza gustuko dute. Beste batzuk konfidantzazko norbaiten laguntza kontratatzen dute antolaketa errazagoa gauza dadin.

Eskerrak, orain dela urte batzuetatik honantza, ia-ia herri guztietan, udalek adingabeentzako aproposak diren jarduerak antolatzen dituztela. Ekintza hauetan umeak eta gaztetxoak zainduta daude eta haien gustuko jarduerak egiteko aukera daukate.

Adingabeentzakako ere aukera dotoreak badira; auzolantegiak adibidez. Bai hemen , bai beste herrialdeetan egiteko eskaintzen zabala dago. Aurten parte hartzeko aukera itxita dago, baina datorren urteetara begira, martxo aldean “Gazteaukera” web orrian informazioa topa dezakezue, Ez ezazue izan dudarik, oso esperientzia aberasgarria da eta.

Gurasoek  kontutan hartu behar dute oporraldia ez dela seme alaben agenda ekintzaz beteta edukitzeko. Garai hau, batez ere, atsedena hartzeko izan beharko litzateke. Umeek zein nerabeek, kurtsoa ondo amaitu badute ala ez, esfortzu haundia eta luzea egina dute urtean zehar, eta merezia baita geldialdia hori ere, urrengo kurtsora begira  indarberritu daitezen.

Sasoi hauetan exijentzia edota ekintzak askoz ere lasaiagoak izan beharko lirateke. Ordu gehiagoren loa beharrezkoa dute eta, egunean zehar, aspertzeko aukera edukitzea ez datorkie batere gaizki, irudimena martxan jartzeko doako bidea baita gogaipena.

Udan, familian jokoak eta ekintzak konpartitzeko aukera badaukagu; herriko igerilekura edo hondartzara joan, non umeak eta nagusiak inguru esberdinean zein lasaian, elkarrekin  gozatzeko abagunea dugun.

Bero lar edo euria denean etxean eroso egon gaitezke, neguan denbora eskasiaren morrontza dela medio, egiten ez ditugun hainbat gauza egiteko, hau da: Jolasak, eta baita elkarrekin sukaldatu ere, kurtsoan zehar askok ez dute irakasteko momentu lasairik topatzen eta ume gehienen gustuko jarduera da sukaldaritza.

Baita aprobetxa dezakegu seme alabeei etxeko mandatuen erantzunkizuna partekatzen irakasteko ere, eta baita lan batzuren ardura har dezaten ere. Modu honetan, arduratsuagoak egingo ditugu , etxeko beharrak eta zaintza lanak gehiago baloratuko dituzte, haien autonomiaren alde izugarrizko lana baita guzti hau.

Herri guztietan jaiak izango direnez, gaztetxoek gauean irtetzeko eskatuko digute, eta gurasook, haien adinaren arabera  hitz egin beharko dugu, ordutegia eta egutegia adosteko. Nahiz eta jaiak edo inguruan dauden ekintzen zain dauden, udan beste gauzak egiteko aukera ere dago eta gaztetxoenei ez zaie komeni bakarrik gauez irtetzea, horregaitik etxeko ardurak, ordutegiak eta jarduerak adostea guztiontzat komenigarria dela gogoratu nahi dizuegu.

Udako sasoia ahal dugun neurrian gozatzeko, familia osoak aldaketa egin behar du, lan eta ardura-erritmoa lasaitu, konpartitzeko uneaktopatzeko bai etxean, bai etxetik kanpo.

*Irudia: Pablo Menezo (Flickr – CC)

Gurasoen aurkako indarkeria

 

Gure blogga jarraitzen duzuenoi agura luzatu ondoren, gaur Agintzari GEKooperatibak  Roberto Pereira Terceroarekin egindako elkarrizketa partekatu nahi dizuegu. Pereira Tercero jauna psikiatra da eta “Euskadi eta Nafarroako Familia Terapia Elkargoa-ko” eta“Euskarri-ko” (Gurasoen  kontrako indarkeria Formakuntza eta Esku-hartzerako Zentroa) presidentea da.

Familia Politika eta Aniztasuneko Zuzendaritzak daukan Gurasotasuna web orrian topa dezakezue elkarrizketa osoa. Beste gauza batzuen artean gurasotasunari buruz hitz egiten du, hazkuntza eta heziketan sakonduz.

Web orriak dauzkan elkarrizketak, ikerketak, artikuluak eta han  aurkezten diren jardunaldiak ere interesanteak dira. “Gurasoen aurkako indarkeria” irakurtzen jarraitu

Eutsi gogor kurtsoaren amaierari!!!

” Zer urduri nagoen !!Zenbat gauza ikasi behar ditut eta zenbat lan aurretikl!. Ez daukat denborarik. Zer egingo dut?. Zertarako egingo dut hainbeste ahalegin ?  Ez daukat astirik eta gainera nire gurasoak beti nire atzetik, ikasi egin behar dudala gehiago, mugikorra uzteko, ordenagailuarekin berdin. Kaka zaharraaaa!!”

Luis, 15 urte

————————————————————

Kurtsoaren amaiera benetan sasoi txarra da hainbat eta hainbat ume eta gazteentzako. Kurtso osoko  nekeaz gain, udaberriak ere bere eragina  du, eta hain nekatuta  daude!!. Udako oporrak gainean, azken ebaluaketa erronka bezala. Hainbat eta hainbat ikasleentzako maiatza eta ekaina bukaezineko aldapa bihurtzen da.

Batzuk ez dute lanak behar bezala eraman eta hauek pilatzen ari zaizkie. Beste batzuk, nahiz eta oroar emaitza onak euki, azken momentuan larritu egiten dira gauza asko eta denbora gutxi baitago.

Ikasleen artean, badaude konfiantzarekin  eta orain arteko emaitzak kontutan izanik,erosoago plazaratzen direnak  azken txanpa honetara. Baina ezagutzen ditugu tripa-zorriak dantzan izaten dituzten asko, ikas-gelatik sukalderako bidea gastatuta, ezinegonak  jota, gelako aulkia elektrizitatez betetzen ohi zaie.

Gainera, gurasoak beti atzetik, ikas dezaten errepikatzen, edo baita egiten ez duten lana aurpegiratzen ere . igo ezin den mendia bihurtzen zaie lana!!!.

Ikaslea dinamika ezegokian sartuta dagonean eta irtenbiderik ez duenean aurkitzen,  gurasoek hurbil egon behar gara, dinamika gelditzen laguntzeko, lasaitasun puntu bat emanez.

Nahiz eta errezeta magikoak ez izan, gurasoek seme-alabekin hitzegiteko une lasaiak topatzea ezinbestekoa dirudi. Zelan sentitzen diren eta laguntzarik behar duten, galdetzea oinarrizkoa baitira.

Batzuk lasaitasun apur batekin, argiago ikusten dute erronka, eta agian ez dute gehiagorik behar. Badaude pazientzia gehiago behar dutenak. Agian hauek ordutegia eta egutegia hobeto antolatze aldera gurasoen parte hartzea ezinbestekoa izan dezakete. Plangintzan horretan ikasteko orduak zein deskantsuak argi geratu behar dira . 

Bestalde, plangintza beraren berrikustea ere markatuta geratu behar da. Horrela jakingo dugu noiz egin behar ditugun doikuntzak edo egokitzapenak, kontutan izanik hauek gaztetxoekin sarriago egitea gomenigarria dela.

Gurasook, eutsi gogor kurtso  amaierari !!!

 

BAT, Bullying-aren aurkako taldea

“… Nire 13 urteko  alabak erasoaldiak pairatzen ditu eskolan beste kide batengandik.  Eskola ikerketa egitekotan da, baina oraindik ez didate ezer esan . Nire alaba oso gaizki dago. Txarto jaten du,  amesgaiztoak ditu eta gero eta gehiago kostatzen zaio eskolara joatea  Zer egin dezakegu? ¿ Hau bullying-a da ezta? Nire alabari lagundu nahi diot eta egoera hau lehenbailehen amaitzea …”

Honelako dei ugari jasotzen ditugu zerbitzuan. Lehen eguneko postean aipatu genuen bezala, Zeuk Esan,  haurrei eta nerabeei  laguntzeko  zerbitzua da, eta hauek zein familiak edo  inguruko ezagunok dei dezakezue. Dohakoa ,erabat anonimoa eta, gainera, deiak ez dute inolako aztarnarik uzten fakturan.

Bullying-a edo  berdinen arteko jazarpena, beti eman den egoera dugu. Lehen izenik ez zeukan baina fenomeno bezala, eskola alorrean errotuta zegoen zerbait zen, eta gainera normalizatua zegoen.

Orain, heltzen zaizkigun galderen artean, hemen ohikoak: “BAT, Bullying-aren aurkako taldea” irakurtzen jarraitu

Arbuioak mugetatik haratago egozten zaitu

Gaurko pos honetan  proposatzen dizuedan gaia lehengo egunean argitaratutakoarekin (maitasunetik gorroto izatera, edo nola izorratu bizitza seme-alabei) zerikusia du.

Egoeran sartuta: Banaketaren ostean, noizbehinka, seme-alabetariko batek eska daiteke ama edo aitarekin bizi nahi izatea.

Sarritan, batez ere nerabezarora iristean eta ohiko bizipen gorabeheratsuak gorpuzten zaizkiela, gurasoek ez dute erraz asmatzerik nola joka behar duten  gazteen berehalako exijentzien aurrean.

Banaketen harira, ahuleziak agirian geratzen dira. Batzuetan nagusien arteko ikusiezina, besteetan seme-alabak gurasoekin izan ditzaketen arazoak begi bistan gera daitezke. “Arbuioak mugetatik haratago egozten zaitu” irakurtzen jarraitu

Maitasunetik gorroto izatera, edo nola izorratu bizitza seme-alabei

Agurrak gure blogera eta blogeroei!!

Zeuk Esanen dei anitzak jaso ohi ditugu, bateko eta besteko galderak mahaigainean jarriz.

Adi entzun, esaten digutena ulertzen saiatu eta nolabaiteko sostengua, irtenbidea edota hausnartzerako unea eman, hartzeko erabakiak garbiago izan daitezen. Gure lana informazioa eta aholkularitza ematea izan arren ez dugu makila magikorik.

Taldea osatzen dugunok, aspaldiko zortzi urte hauetan, denetarik entzun dugu; batzuetan zalantzak, doluak, aurreikuspen latzak, pozak edota baita esker oneko hitzak ere, besteetan. Prestatuta egon behar gara, profesionalak baigara.

Aldiz, oraingoan nik nahi dut hartu hitza. Eta blog hau hartuko dut tresna gisa zuengana iristeko. Eta galdetzera noa  orain eta hemen: Hasieran, hainbeste  maitatu izan ziren gizaki bi nolatan pasatu daitezke  , atzean utziz bizipen haiek eta,  elkar gorrotatzera, biziki batzuetan, gainera?. Barru barruko gorrotoa azaleratuz, aldameneko haur edota neska-mutil koskor hoien bihotzean uxatu gaitza izango den izua, tristura  edota nahastura sortuz? Umeak maltzurki erabiliz, bikotekide ohia mintzeko? “Maitasunetik gorroto izatera, edo nola izorratu bizitza seme-alabei” irakurtzen jarraitu

Ama, irakasleak begitan hartu nau!!

El Profe me tiene Manía

“…Aizan! Dirudienez matematikako irakasleak begitan hartu omen du nire semea. Ez dakit zer dela eta, nire semea ez baita batere zaila traturako. Hori bai, ez da isilik geratzen den horietakoa, zer do zer gaizki iruditzen bazaio. Berba egiten du, bere iritzia emanez; ez baikaude diktadura garaian…Zer pasatzen da irakasle honekin? Elizan egongo balira bezala portatu behar al dira ikasgela bertan?. Entzun iezadazu neska !!! zer egin behar dut irakasle honen portaera salatzeko?Nire semea ikaratan baitago eskolara joateko eta hor dabilkigu denak suspendituko dituenaren ikaraz…”

Ba, bai: 116111 telefonoan inoiz izan ditugu honelakoak. Gurasook agian arinegi epaitzen ditugu irakasleen alegiazko portaera traketsak, berauen ikuspuntua kontutan hartu barik, edota gure umeena soilik hartuta.

Guraso hauek irakaslearekin hitz egitera joan daitezen aholkatuz gero, sarri askotan ezetzaz erantzun ohi digute. Kontua zera da: sarritan ume horiek bere partea izaten dutela salatzen dituzten gertaeretan, eta bere gurasoek ez baldin badoaz irakasleen ikuspuntua ezagutzera, tirabirak zakartu egin daitezkeela etengabe.

Pazientzia ez galtzeko trikimailu batuzk

https://youtu.be/vVOudiHeRMo

Oinarrizkoa dugu pazientziaz mintzatzea gure seme-alaben heziketaz ari garenean. Gure haurren egunerokoa zoragarria izanik, badaude uneak non gure onetik ateratzen gaituzten. Kontu horio onartua egon behar da, guraso izatearen izkutuko ezaugarria baita.

Oporraldiak atarian ditugularik, eta kontutan izanda egunean zehar gehiagotan izango garela beraiekin, hemen doazkizue aholku batzuk muturreko iskanbilak sahieste aldera.

1. Haurren jarreren helburua ez da gu zoratzea, eta ez ditugu hartu behar guri min emateko sortuak balira bezala.
2. Beraien portaerak, mugimenduak, ekintzak, etabar ez dira nagusioi dagozkigunak, baina aldiz, gaztetxoen bizibeharrekin bat datoz.
3. Arreta eskeintzak ezinbestekoak egiten zaizkie, eta guri atenditzea dagozkigu
4. Arauak zenbat eta argiago, asko ere hobeto. Gainera, ez legoke batere txarto noizbehinka beraiek ere parte hartuko balukete arau horien plangintzan.
5. Hemen ohiko trikimailu xume batzuk, tentsioak gainez ez egiteko, hau da: arnasa hartu, hamarrerarte kontatu, etabar
6. Ekintza desberdinetan partehartu beraiekin, horrela errazago baita giro lasaiagoa sortzea.
7. Beraien sentipenez kargutzen edota hauek izenda ditzaten lagunduz gero, erosoago egingo zaigu beraiekin harremana
8. Egin dezagun barre. Umore ona beti da ezinbesteko antidotoa egoera bihurriak zuzentzeko.

Ez dira beste munduko kontuak hemen aipatutakoak, baina ez dago soberan noizbehinka mahai gainean jartzea. Ea baliogarriak egiten zaizkizuen, behintzat, noiz edo noiz. Eta batez ere, goza ezaue oporraldiez!!

Hooligana da nire aita!!!

Joan den asteburuan lagun batzuen seme baten hockeyko partida ikusten joan nintzen.

Erabat negargarria gurasoen portaera. Ikusi beharra zegoen nola akuilatzen zituzten bere semeek aurkariei egurra emateko eskatuz.

Penagarria eta ulergaitza!! Banekien eskola-kirolaren inguruan honelako gertakariak noizbehinka eman ohi zirela, baina berta-bertatik ikusi eginak artsekabetu zidan.

Gaur egundarian irakurri dut artikulu interesgarri bat. Hemen uzten dizuet irakurri nahi baduzue. Oso ona da (nire aita hooligana da).

Mutziako futbol federazioak, orain direla urte bi, haur-mailetan ematen diren hitzezko indarkeriaren nibela aztertu zuen. Ondorengoa izan zen atera zuten konklusioetako bat: “Oinarrizko futbolean sortzen diren iskanbila guztien atean, %80a gurasoen erru da. Psikologoak, arbitroek eta kirolariek biolentzia bukatzeko desiatzen daude”.

Muturreko adibebide bat lehengo egunean gertatu zen: aita batek arbitro bat bota zuen lurrera zaplada bat emanez.. Aldiz, justu kontrako jarrera 15 urteko gazte batek plazatu zuena, jarraitzaile nagusiei esanez errespetuz tratatzeko arbitroa.

Biolentzia fisikoa alde batera utzita, esan beharra dago seme-alabek honelakoetan ikaragarrizko presioa jasaten dutela bere gurasoengandik, beraien autoestimua eta giza-segurtasuna gutxietsita suertatzen delarik.

Futboleko kontua ez ezik, beste kirol batzuetan ere gertatzen den fenómeno bat da hau.Zaragozako Unibertsitateko Kirol Psikologiako irakaslea den Fernando Gimenoren ustez, “seme-alabek bere gurasoen onespena bilatzen dute”.

Egoera hauetan mesu desegokiak ematea nahi baino errazago egiten zaie gurasoei (“onena izan behar zara eta ezin didazu hutik egin!!!”), eta egokietatik urrun ohi dabiltza (“ahalegindu zaitez eta ondo pasatu!!!”). Umearekiko ospe nahiak, kontrakoa ekar diezaiekete guraso batzuei!!!

Argi daukat beti gaudela hezitzen eta beti izando garela eredu hezitzaile gure seme-alabentzat!!!

Irudia CC Flickr-tik