“Nire bizitzako egunik onenetarikoa izan dut gaur”

Noiz behinka honelakoekin ere etortzen zaizkigu seme-alabek; ondo daudenean errazago egiten ohi zaie bizipoza plazaratzea. Gainera, kasu hauetan,  gutxiago arriskatzen dute beraien emozioak azaleratzerakoan.

Baina badute egun goibelak, guregandik urruti sentitzen ditugun horietakoak

Gure arimako ateak itxita, isiltasunaren konpaini bakarra aukeratze aldera eta keinu barrurakoez jantzita, benetako lagunei bakarrik esaten diegu esan beharrekoa. Horiekin soilik mintzatzen gara zabal eta goxo. Beraiek ez digute gogor begiratuko, ez eta behar ez ditugun hitzak aurpegiratu…

Guk aukeratzen ditugu gure aitorleak, gure hobe beharrez.
Bestalde, beraien emozioek kudeatzen ikasi behar dute nerabeek, egoki eta eraginkortasunez, ez dezaten tragu txar larriegirik nozitu. Gure aldetik, adi egon behar gara prest daudenerako, eta lasai entzun sermoiek alde batera utzirik.

Autoritateek ez dute umerik kentzen

Arreta eta babes faltarekin hazten ari diren gaztetxoen istorioak kontatzen dizkigute noizbehinka 116111 gure Telefono zenbakian.

Kontatzen doazen neuurian, garbi islatzen  zaizkie larritasuna eta estualdia, eta horrekin batera beraienganako hurbiltasuna sentiarazten digute.

“Zerbait” egin beharra dagoela errepikatzen digute urduri, eta hari beretik sendo aztertu beharra izaten dugu salatutako gertakaria, ahalik eta zuzenen abiatzeko gaztearen hobebeharrean.

Guzti honen alderdi zehatz bat azpimarratzera gatoz post honetan. Balizko tratu txarren gertakari bat guregana orduko, sarritan informatzaileak ideia oker baten zama gainditu beharra izaten du; host: “adingabeko baten arreta faltaren berri ematen badut eta ondoren ume hori etxetik kanpo ateratzen badute autoritateek, ni neu izango naiz guzti horren konplizea”

Autoritatea nozioa itogarria egiten zaigu, ezta? Baina, egia egi, GAUR EGUN AUTORITATEAK EZ DUELA UMERIK KENTZEN esan beharra dago.

Egon badago Guraso Agintea-ren ezeztapen edo atzera-egitea, baina kasu larrietan baino ez da martxan jartzen, eta ez da behin-betikoa gainera. Kasu larrietan ere, administrazioaren zeregina gurasoen baliabideak gehitzea izan ohi da, umeen egokiazko zaintza gauzatzeko gai izan daitezen, ahalik eta azkarren.

GOGORATU: Familia bateratzea izango da beti helburua

Baina Adingabeen Babes Zerbitzuen esku ipintzen diren kasu gehienak ez daude egoera larrian, nahiz eta beraien bizimodua hobetu beharra daukaten. Zenbat eta arinago ipintzen ditugun Gizarte Zerbitzuen ezagutzan honelako kasuak, are eta azkarrago bilatuko zaizkie irtenbide on bat.

GOGORATU: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek ordezkatzen dute familiaren betebeharra, adingabeko seme-alabei dagokionez, behar bezalako heziketa edo babesa haiei ukatzen dizkienean . Ez dute umerik kentzen, laguntza eman besterik.

Aita semearen arteko elkarrizketa (1)

Semea: Aitta zurekin nahi nuke berba egin.
Aita: Zer gertatzen zaizu seme? Txarto al zaude?
S: Ez, ez nago gaizki. Gertatzen dena …zera…nire lagunekin…ez dakit. Nahastuta nago!!! Batzuetan goibel eta besteetan ernegaturik, eta ez dut nahi honela egon.
A: Beno ba diozunaren arabera berba egitea litzateke hoberena, ez duzu uste?
S: Bai, nahiko nuke , baina orain berandu da eta nahiago nuke bihar egingo bagenu.
A: Ederto, nire partetik ondo baino hobeto. Zelan arratsaldeko 8etan.
S: Ados, berton egongo naiz.

Eleizako ezkilak hamar aldiz entzun ziren. Aspaldi sartua zegoen gaua eta ohera sartzeko ordua iritsi zitzaien aita-semeari. Biharamuna ona izando zen!!!

Heldu zen goiza eta baita eguzkitsu ageri ere. Egun ona beraz azkenengo dzangadez gozatzeko itsasoko uretan. Aitak eta semeak egunean zehar hainbatetan ikusi zuten elkar, baina ez zuten gaiari buruzko aipamen txikirik ere egin, beraien begirada esanguratsuek nahiko konplizitate konpartitzen zuten arren.

Familia giroan bazkaldu ondoren, aitak kalerako bidea hartu zuen eguerdi ostean gustatzen baizitzaion portuko isiltasun lasaigarriaz gozatzea. Bere semearen kontu hura zebilkion bueltaka buruan une oro. Maitasun konturen bat izango ote zen, edo lagunarteko korapiloren mingarriren bat…?

Horretan zebilela, erlojua arin ibili zitzaion, konturatu zenerako zortziak laurden gutxiago baitziren. Etxera salto batean ailegatu zen…(jarraituko du)

Gurasoen azalean jarri beharko…

Atentatu izugarri baten lekuko izan da Norvegia joan den ostiralean. Hainbat biktima ondorioz. Hain ezohikoa den gertakari honek shock egoeran utzi izan ditu denak herrialde honetan, sinetsi eta ulertu ezinik.

Nola ez bada bortizkeria horren ondoren joan direnekin oroitu? Nola ez bada beraien familiekin? Gogorra izan beharko hil diren etxekoen azalean jartzea. Nolako  amorroa eta inpotentzia…,nolako hutsunea eta etsipena biziko dute hauek?

Bestalde, ez da samurra izango triskantza bera sortu izan duen gurasoen sentipena. Ez da gozoa izango, ez. Honen harira, egunotan iturri batzuk jaso dute sarraski egilearen aitaren erreakzioa. Gizon honek nola eduki behar zuen barrua esan zuenean semeagatik :“inor hil orduko, hobe bere buruaz beste egin egin izan balu…”.

Nahiz eta kasu hau markatik kanporakoa den, jakin badakigu eguneroko bizitzan gurasoek hainbatetan pairatzen dituztela seme-alaben akatsen ordaina. Erantzule sentitzen dira aita-amek seme-alaben jokaerekin, eta atsekabea mingarria bihurtzen denean errudun sentitzen dira gehienetan.

Nerabe normala daukat!!!

Bere semeaz kezkatuta zegoen ama batek esan zidan.

Egia da bai, nerabeen ezaugarri nabarienak ez direla konstantzia eta oreka, baina ama honen semea “gehiegi” ardaratzen omen da bere etxeko eginbeharrez. Berandu irtetzen da etxetik bere logela txukuntzeko,  garai bateko amek egiten zuten bezala, edota ez omen da oheratzen lanak bukatu aurretik nahiz eta beranduegi amaitu, etabar.

Emakume hau kezkatuta agertzen zitzaidan , bere semearen ohitura “arraro” hauek arazo psikologiko baten ezaugarri izango ote zirelakoan.

Imagina dezaket hainbat guraso negarrez inbidiaren inbidiaz, lerro hauek irakurtzean. Zergatik nireak ez du arazo hori?, esango lukete aita-ama hauek.

Denori kezkatzen digu etxekoak. Nola bestela? Agian badaude ezeri garrantziarik ematen ez dioten tripa-zabalak ere, baina gehiengoa ez dut uste horrelakoa denik. Normalean gure seme-alaben aldaketei begira gaude gehienok, eta beraiekiko dugun buruhauste asko eta asko hortiz doaz.

Edozein “Psicología Ebolutibako” manualean agertzen zaigu “haurraren lehenego agina sei hilabetekin irtetzen dela”. Bai, baina jaikin badakigu gutxi goraberakoa dela egia hori, eta kasu askotan beranduago edo arinago irtetzen direla; hau da: tokatzen denean, jakina.

Honekin nora noa? Argi utzi nahi dut erlatibizatu egin behar direla gizakion garapeneko lorpenak. Nerabeekin ere berdin pasatzen da, zalantzrik gabe. Nahiz eta ohikoa ez den aipatutako ama honen semeak dituen ohitura “helduak”, ezin esan bada ohitura horiek normalak ez direnik, bale?

Ez ditzagun arazorik bilatu ez dauden tokian!!!

Hori bai, desberdina litzateke portaera bera lekuz kanpokoa balitz eta bere egiteko horiek ez egiteak sufrimendu nabaria sortuko balioke gazteari . Orduan kontsultatu beharko genuke profesional bat  gu argi gintzan

Normala da kezkatzea seme-alaben kontuetaz, horregatik bada zalantzrik baduzue bila ezazue konfidantzazko ingurukide lagungarria bat. Berba egiteak eta bestearen ikuspuntua entzute hutsak ikara ezabatu edo murrizten digu askotan. Distantzia hartu beharra dago behar bezala baloratzeko kezka-iturria eta ondoren biderapen egoki bat asmatu.

Badakizue hemen guatuzuela 116111 an, gauza hauetaz gustura mintzatzeko.

Eta ez ahaztu seme-alabez gozatzeaz!!!

Denok gara erantzule!!!

Todas y Todos Somos ResponsablesEra askotako deiak jasoten ditugu 116111 zenbakian. Sarritan gurasoak izaten dira telefonearen beste aldean, seme-alabekin etxean dituzten arazoez galdezka, interbidea bilatu nahirik.

Arazo larrien berri eman digute behin baino gehiagotan. Agian, lehenagoko aitona-amonei zinesgaitzak egingo zaizkien tamainakoak; hots: mehatxu zitalak, txantaiak edo agresio fisiko ulertezinak.

Nola ulertu horretako gertaerak? Gure ustetan, etxean dirudi dagoela portaera horien muina,….zati handi batean, behintzat.

Ez da erraza aholkuak oparitzea. Nola adierazi aita edo ama bati, seme-edo alaba gaztearen portaera lotsagarria hura etxean sortua izan dela?. Nola irakatsi beraz kasu horietan, heziketa ahula medio, baloreetan eta erantzunkizunean ez direlako hezi eta hazi gaztetxoenak etxe horretan?

Gazteen portaera guratsu edo krudelen erantzuleak eurak baino ez dira. Baina portaera horien sorreran eta mantentzean zer ikusi handia dute gurasoek. Baina horrelakorik inork ez du nahi izaten entzun, errazago baita kanpoan jartzea erru guztia: ustezko masu-maistra baldarrak batetik, komeni ez zaizkien lagun itsusiak bestetik, edo eroak baino zoroago dauden psikologo afizionatuak, besteak beste. Aitzakiak anitzak; nola ba?

Gazteak nahi dutugu eskuratu, eta ez gara guri dagokiguna onartzeko gauza. Kontu xelebrea ezta?

Portaera bortitz horiek, etxean mamitutako utzikeriaren tamaina berekoak ez al dira?

14 urtetik gorako seme-alabak dituzten gurasoentzako ekitaldia

Gasteizeko Ai Laket eta kataluniako Igenus erakundeek martxan jarriko duten ekimen baten berri ematera gatoz gaurkoan. Jarduera hau 50 eta 70 urteen bitartean jaioak izan eta gaur 14 eta 30 bitarteko seme-alaben gurasoak direnei zuzenduta dago.

Helburua mahainguru bat gauzatzea baino ez da. Bertan jardungo dira hizketan drogomenpekotasunaren prebentzioa nerabezaroan gaia hizpide dela.

Hitzordua datorren ekainaren 30ean izango da Gasteizeko ALDABE zentru zibikoan. Ez da egongo inolako hitzaldirik, eta horren trukean, metodología partehartzaile baten alde jo dute antolatzaileek; hau da: zazpi bat pertsonak mahainguru bat osatuko dute moderatzaile baten bitartekaritzaz baliatuz.

Ekitaldi honetara doan guztiari 40€-ko ticket-oparia emango zaio, denda konkretu batzuetan balio berdineko erosketekin trukatzeko, eta baita ikertzaile talde batek nerabeei eta emakumeei buruz eginiko liburu bat ere.

Gure babes osoa honelako ekitaldieei, nerabeen portaera arazotsuen aurrean bideak topatzerako, komunikazioa ipintzen baitute ardatz nagusi.

Informazio gehiego nahi baduzue, begira ezazue link honetan.

Apurtutako inozentzia

Autoz nentorren lanerako bidean irradian 12-urtetako neskato baten haurdunaldiaren berri eman dutenean. Dirudienez hamaika urte zituela, bere amaren bikotekideak bortxatua egin zuen.

Sei hilabete pasatu dira eta ume honen egoeraz inor ez da jabetu. Bere aita kartzelan zelarik, gure gaztetxo honen sabel borobilari ez dio antzeman bere amak. Nabaria zena, ez da inoren bistara ageri. Aldiberean, lizunkeri  ustelez eta indarra erabiliz bortxatua izan da gizaki legez nekez izendatu daitekeen indibiduo batengatik.

Autoritateek  kasua ezagutu bezain pronto Patria Potestatea kendu egin diote amari eta baita berengan Tutela hartu ere, lehenbiziko babes neurri bezala.

Kontutan harturik gertatutakoaren larritasuna, ematen du neurri hauek behin betikoak izando direla, eta neskatoa eta bere umetxoa beste familia batetan egokituko dutela; agian, harrera familia batetan.

Ez dirudi neska honen bizitza erraza izan denik, eta ez dut uste epe batetan samurtuko zaionik. Nahiko nuke, autoritatateen esku dauden neurrian, hauek emango balioke familia ordezko bat eta hauekin etorkizun oparoagoa. Neska honek aukera merezí du ikas dezan zer den benetako maitasuna, eta baita ulertzeko maitakorra  dela eta pozik bizetzeko  eskubide osoa duela ere.

Pozik nago!!

Nire semea Parisen izan ostean gaur iritsi zaigu bueltan. Hainbat tokitan izan omen dira eta baita gustura gozatu ere. Naiz eta fratsesez praktikatzeari uko egin dion, lagunarteko konbibentzia praktikatu du, eta dirudienez emaitza dotoreekin.

Dutxa epel baten ostean gozo afaldu du. Begieek loaren beharrean zituela, egia aitortzeko errestazun osoz, inork galdetu barik bota du:
“Ez da batere erraza eroso egotea etengabe talde arauek ahusten dituen norbaitekin”

“Zazpi geunden gela handi batetan, eta denon artean saiatu ginen lehengo egunean gutxieneko elkarbizitzarako arauak bateratzen. Baina beti egon behar denez gauzak bere erara egin nahi dituena, ba…horixe. Tipoa aspergarria erabat, hau da: bere arropak eta zapatak toki guztietatik, mobila kargatzen bazenuen kentzen zizun, lasai asko, berena kargatzeko, etabar luze bat. Nola izan daiteke hain buru soila, eta inoren gainetik hain harro ibilitzeko gai?”

Beno, ez dago gaizki. Aurtenko urtean ikasita etorri den nerabe batekin noa oporretara. Egingo ditu bereak, baina nekez errepika lezake beste kide horrek egin dituenak. Asmo horrekin nago, behintzat!!

Beti esan dut eskarmentua dela maisurik onena, baina derrigorra baita ere, izandakoaren ostean norbaitekin partekatzeko aukera izatea, mintzatzerakoan errazago egin ohi dugu gure gertatutakoaren ondoren izan dugun ikasgaia.

Ongi izan beraz!!!